Gazteak izaki

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-025
Pasartea 0:57:00 - 0:58:30 (1' 30'')
Laburpena Hainbeste urtean kontrabandoan ibili eta bitan bakarrik harrapatu zuten Erramun. Zorte handia izan duela dio. Lan arriskutsua zen, baina dirua ateratzen zen. Ihesaldi ederrak ere egin izan zituzten, baina orduan, gazteak izaki.

Transkribapena

-Bai, gaiñekun, gaiñekun gui ez ziuten... Zea haitxek, kafi haitxek galdu izandu genittun.
-Hamabi zea haik?
-Hamabi paketi haik. 'Ta geo kamiona kargatu genun zea hoi, asuntu hoi. Gaiñekun pill errak ibilli izandu ttut 'ta nahiko suertia izandu!
Ez da! Dembu haitan kostosua 're izaten zen 'ta biajik galantak eta.
-Biño sosa kusi!
-Sosa pixka 't kusi! Sosa pixka 't kusi! Itten zen...
-Oan arrisku erra e Erramun!
-Bai, bai. Erra, arrisku erra bai. Arrisku erra.
-'Ta zertik ibiltzen ziñazten laneko dirua gutxi izaten zelako? Suelduk eta ttikiyak izaten zilako 'o?
-Biziyua hartu genun hoixe!
-Bueno, hoi bat, biziyua bat Erramun. Biño bai, leno san duguna, biaje bat in, biajin arrats bat in 'ta lanteiyan aste batin biño gehiyo iraazten ordun.
-Bai, bai bai.
-Hor, hortxe izango zen koxka!
-Biño erki arrixkatuta.
-A! Hoi bai.
-Bai, bai bai.
-Biño bai koxka erra 're! Jolin!
-Bai, bai bai. Bai, bai hoi bai. Oiañ leno san duguna arrixkua, arrixkua.
-Dena arrixkua.
-Arrixkua.
-Itxetik ate 'ta lembiziko pausotik.
-Bai. Bai, bai arrixkua.
-Sartu arte Erramun!
-Bai, bai. Guk hemen eskapadak itten genittun Jesus! Persona gaztiak importik haundiyik ez zun izaten 'ta.
Eruak izaten giñan 'ta itten genittun korrikaldi errak 'e bai! Errak 'e bai! Jesus!
-Nik saten dutena Erramun, ni e na asko diskuitzen.