Liberalak Sarobe erre nahian

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:13:50 - 0:15:30 (1' 40'')
Laburpena Liberalak Nafarroatik sartu zirenean, auzoko baserriak erretzen hasi ziren. Sarobera ere joan ziren. Hango amonak etxea erreko zutela baina nekatuak egongo zirela eta zerbait jateko esan zien. Ederki jan eta edan ondoren ezin hasiko ziren baserria erretzen, eta arropa zaharrak eskatu zizkieten soldaduek; haiei sua eman eta ke gaitza atera zuten. Nagusiek urrutitik kea ikusi zutenean, lana bukatutzat eman eta alde egin zuten.

Transkribapena

- Harrika 'matia bai. 'Ta halaxe. Geo beiñ hara jon ber tzin Saura 're 'ta etxia 're zea 'ta, hala Ergoinen barrena biria beitti zea nausiyak eta (denak beri haik gehiyo) 'ta haita.
Han soldauak jon 'men zin amona, amona ona 'men zen arront 'ta: "'Torri al zazte gizajuk?" eta "Bai, itxia erre ber dugu 'ta atea". "Bai, bai itxia erreko 'zute biño zuek gizajuk hondatuk eongo zazte 'ta zerbaitte prepatuko zaittuztet nik eta"
Amonak zorriya, ahal zuna jartzen 'ta haik 'e jakiña premiya 'ta premiyakin haik 'e estimatu. Jan 'ta ean 'ta ongi 'man 'men ziyon zeak, amona horrek soldau hairi. 'Ta hua zeatu zun dembuan san 'men ziyon soldau batek bestiri:
"Ze in ber dugu hi?" 'ta "Ba, ez yeu erre berko (...) 'ta" 'ta "Amona ba al zu arropa zahar mordoskat 'o hola sua itteko?" 'ta "Bai, bai, bai,bai". Ahal zittunak laixter karri 'men zittun.
Ataira 'karri 'ta ataiyan jarri pillan 'ta su 'man 'men ziyoten 'ta ke gaitza ate 'men zuten goitti nausiyak 'kusteko beko bestik 'kusteko. Kia goitti 'ta: "Bueno baguaz 'ta attona, 'o amona horrek haik gixajuk ongi, ongi zuzte"
'Ta jesus 'ta estimatu 'men ziyon 'ta berko estimatu 'ta pozik gaiñea.
- Hara, erki ze in ziyon harrei!
- 'Ta halaxe. 'Ta zea 're saten zuten Palaziyo 're su 'manta erdiya, erdiya erreta geldittu zela.
- Bai, 'ta Bonue, Bonune 'matia Bonuei 're 'man 'o 'matia intentatu 'ro zerbaitte...
- Bonuek bai, bai, bai.
- Hoik biyek nausi beranak zin 'ta.
- (...)k.
'Ta holaxeko zeak. Gerrak, lehengo gerra hoitan 'e holaxe 'billiyak izango 'ia 'ta oaiñ 'e hor kusten dia gerrak eta hola.
- Bai, seuru.
- Holaxe bai, gauz onik ez da.