Nobio kontuak

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:17:10 - 0:20:10 (3' 00'')
Laburpena Mutilek eskatzen zuten dantza. Dantzak ez zuen konpromisorik adierazten; gauza garbia izaten zen. Senargai edo andregai bat baino gehiago izaten ziren; ez zegoen hain gaizki ikusia.

Transkribapena

- Eta ordun mutillak itten zun dantza eskatu.
- Hoixen, hasiko giñan lau neska 'o sei 'o korrun dantzan 'ta beste hambeste mutill eongo zin 'ta "faborez" 'ta gustukuk baldin bagenittun, bai, 'ta hala denak ordun dantzan.
Gustukuk ez bazin, "ez" 'ta martxa. Muturrezur errakin bai!
- Eta zea, e... Behin dantza eskatu, eta horrekin ez zen ezer promesik, ez? Izango?
- Ez. Ez, ez, ez, ez.
- Hurrena nahi bazen beste batekin.
- Geo etxea laundu gustatzen ziyona baldin bazen 'ta, 'o neskak ametitzen baldin baziyon 'ta. Nobiyuk in 'ta hola. Ezkontzak eta. Gauza garbiya zen demboa batin, e! Politta zen.
Biño oaiñ kambitu da dena.
- Eta itxekui noiz saten zen, ya? Noiz... Noiz ya konsideratzen zen nobiyua zela 'ro? Auro? 'O dembo mordoska batea?
- Auro... Bai, ez. Aseuratzin, aseuratzin. Geo itxe ondoaiño jon mutillakin 'ta atta zai leiyotik. Harrek ejua: "Joxepa, barrena!" Hala, "aiyo".
- Ordun ez zun uzten kombersaziyo asko...
- U...! Gue atta zorrotza zen, hua zen... Oaiñ ez da halakoik, e!
- Eta...
- Ordun illuntzeko itxea. Biño gaur illuntzen kampoa ateatzen da jendia.
- Aldrebes.
- Bai.
- Eta mutilla... Nobiyua bakarra 'ta izango zin!
- E?
- Uain bezela ez zen izango! Len, Lendabiziko nobiyua ya harrekin ezkondu?
- Segun! Gustukua baldin bazenun bai.
- Kambitu 're itten zen.
- Bai, bai, bai. Haserretu 'ta bestikin 'ta. Nei, nei ez zin tokatu izandu biño askok bai.
- Eta... zea, nobiyo batekin biño gehiyokin ibilli zen neskak fama txarra iual eukiko,
hartuko zun? 'O ez?
- Denetik, denetik. Denetik. Ordun 'e uan bezela. Biño oso difentia bizimodua. Oso difeentia. Ordun 'e gaztia ongi. Sasoi zen bittarte. Zartu ezkio izorrai!
- 'Ta Joxepa, zea, nahi zenuten mutilla gustatu zizuten mutilla 'ta hartzen zenuten? 'O familikuk nahiyo izaten zun bat 'o bestia hartzia 'ro...
- Ez, nei ez ziten familiyan galezi izandu. Ez, ez, ni batekin enamoratu nitzen, 'ta harrekin 'ta hua hil zen 'ta kitto.
- Nungua zen?
- E... Arandangua.
- Arandangua. Han ezkondu ziñazten?
- Bai, Guarda.
- Guarda al zen?