Lana eginez ikasten

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:05:10 - 0:07:40 (2' 30'')
Laburpena Emakume asko ziren ofizioa ikasteko lanean aritzen zirenak. Joxepa Altzibarko taberna batera joan zen sukaldean ikastera eta hango haurra ere zaintzen zuen.

Transkribapena

- 'Ta jostez aparte ze gehiyo ikasten zuten emakumik?
- E? Josten, kozinan 'ta!
- Kozinan 'e ikasi itten zen?
- Hombre! Bai, bai. Goua zunak, behintzat, bai.
- 'Ta non ikasten zen?
- Ni... Altziberren taberna batin. Hillak dia! Bat kusi 'ut uain berriro.
Monja jon zen hango nexka, neonek garbittu 'ta jantzi 'ta itten nun. Lanak ittea joten nitzan kozinan ikastetik. Eta... Elizan, han geunden 'ta ez nitzan kontuatzen. "Joxepa!" eju in zin. "Ui Maittere!" Jesus, haik musuk man zizkin! Monja jon izandu baizen.
Monja joten zen 'ta ordun nexka ttiki-ttikiya zen, nik jazten nun 'ta, hango lanak in 'ta geo, ikasi kozinan 'o.
- 'Ta hoi non? Altzibarren non?
- Altzibarren. Bai, Torre.
- A! Zer zuten, taberna 'ro?
- Taberna, bai. Jende asko ibiltzen zen taberna zen hua. Asko.
Eta monja hoi, ttikiya zen ordun 'ta saten zin hango etxeko andrik: "Joxepa, ume hoixe jantzi ber 'zu, nik ez dut astiik eta." Hua kozinan 'ta komei 'ta... Karo, jana jartzen 'ta dena ikasi. Lanin aiyan! Lanin aiyan!
- Karo ikasi gehiyena lanin aittuz.
- Aiyan, bai.
- Aiyan.
- 'Ta Maittere bai, ui! Hua poza man zin. 'Ta bistazo bat bakarra man zun, e elizan 'ta... Bi 'o hiru musu man zizkin 'ta "banua Erroma berriz 'e!" 'ta "sei zan, sei zan, sei zan Aita Santuna!" San niyon. Hara, bizimorua! Oso neska politta zen, e! Uaiñik gaztia da gaiña.
Jon ber zula, 'ta ez zula 'ta ibilli zen, 'ta geo behiñ alde in zun 'ta izandu berriya da.
- 'Ta han do? Erroman do?
- Bai. Erroman do.
- Bai, bai. Behiñ muittu zenin, muittu zen.
- Hombre, ne besutan billiya zen. "Akortzen al za, ipurdiya garbittu 'ta nola jazten nizun nik?" "Akortuko ez naz ba! Horrengatik eju in zattut!"
- Bai, (...) gure ba... pobria ordun hala izaten zen, e! Kozinin kastea, 'o lanea 'o umezai 'o... Beti zerbatte ikasi behintzat! Gaur ez dakat penik bat 'e! Lana, lana asko inta! Hemen mira gehiyo in dut eonin! Hemen askotan puntun 'o...
Oaiñ geldittua no, biño aitzen naz gantxillun 'ta puntun 'ta...