Ezkontza

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:50:40 - 0:53:50 (3' 10'')
Laburpena Gurasoek ez baina beraiek ateratzen zituzten erretratoak. Ezkondu zenean soineko beltza zuen eta gizonak trajea. Pregoiak: hiru igandetan edo mezatan ematen zen ezkontzaren berri. Joxepa-eta Lezon ezkondu ziren, Oiartzunen denak begira egoten zirelako. Errenterian bazkaldu zuten eta arratserako etxean ziren.

Transkribapena

- Bai, bai, bai.
- Ama 're guapa zen, 'ta!
- Bai, atta 're ez zen itsusiya, e! Itsusiya ez zen!
- Haik erretratuk 'ta ez zittuzten izango? Ben bodako erretratuk eta?
- Han ez zen hainik. Gaiñekun bai, gue senidinak eta denak bai biño hainik... Ez zittuzten ateko 're! Diroik ez zen izango dembo hoitan.
- 'Ta zuek ate al zenuten erretratua?
- Bai, bai.
- Zuek ba?
- Ui, erretratuk eskolakuk eta zer ez zin atetzen geo! Geo oain 'ta gehiyo berriz.
- 'Ta ze, ze jantziya zenakan ezkondu ziñanin?
- Ezkondu nitzanin soiñeko beltza nun. Lana 'ro, lanilla 'ro hola, ona, oso ona. Hola perla batzuk adornua 'ta... Ba! Ordukoz nahiko dotoria.
- 'Ta gizona?
- E?
- Gizonak?
- Gizonak? Gizonak politta netzako!
- Zer zun, trajia?
- Bai, bai.
- Dotore ordun!
- Korbata 'ta guzi joten zin. Orduko prepatzen giñan.
- 'Ta geo, ze izaten, e... Ezkondu aurretik pregoiyak 'o ze izaten zin Joxepa?
- Ezkondu aurretik bai!
- Zer zin haik?
- Kulpittutik esaten zuten, e! "Hartu nahi al 'zute eliza amak aintzen dun eran ezkontzan halakok 'ta holakok". Hiru iandetan 'o saten zittuzten. Gu umik giñala behintzat bai, geo ya ez.
- 'Ta hoi ezkondu aurretik?
- Bai, bai, bai, bai. Testiguk bezela. Testigu berrik ez.
- Ez zenuten haiken berrik zuek.
- Elkar nahi bayote.
- 'Ta geo ezkontzea ze tortzen ziñazten, honea, parrokira?
- Bai, bai. Ez, ni Lezon in nitzan.
- Santa Kruzen 'o hola 'o?
- E? Lezon. Ez dakit, holaxe okurrittu zigun. Lezon in ber genula 'ta! Honea Oiyartzuna jon 'ta denak a... Ahoko zulua zabalduta beira eoten baizin dembo hartan!
Oiañ ez dute beituko bestela miño 'ta gu Lezon kotxin jon 'ta...
- Eta geo? Ezkonduta geo? Bazkaiya 'ro ze itten zen?
- Hoixe. Errenteiyan bazkaldu genun, 'ta arratseko itxea. Adiós muy buenas!
- 'Ta zein jon zin bazkaira? Oain bezelako jende pilla 'ta jote al zen?
- Ez...! Batzuk bai, segun ze famili zen.
- Zuenin zein zin?
- Padrinuk.
- Zeiñ zenittun zuk atautxi, amautxi?
- Amautxiya nun ne lengusu baten ni bezela izena zuna, Joxepa. 'Ta harek zun berriz be anaiya. Denak hillak! Ni aquí estoy la vieja.