Ote-jotzea

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:34:35 - 0:35:25 (0' 50'')
Laburpena Ote-jotzea: gerora makina bazuten, baina aurretik trabazarekin aritzen ziren. Otea behiari emateko zen, artoarekin nahasita.

Transkribapena

- 'Ta ote jotzia gotzen al za zu, zekin itten zenin?
- Bai, geo makina bagenun, biño lendabizi trabazakin.
- Zer zen trabaza?
- Trabaza eur bat. Horrek jakingo 'u ongi! Harrek aba izaten du, eur horren puntan 'ta harrekin kazka, kazka, kazka, kazka, kazka, kazka... Haserretzen giñanin, elkarri desapiyuk eta! Disfrutatu itten genun lanin guk! Hoi jesus!
- 'Ta otia zertako txikittu ber izaten zen?
- Behiyai mateko.
- Hoi zer zen, belarra nahikua ez zelako?
- Bai, hoixe.'Ta behiyai maten zen lastuakin nastuta 'ro hola. Hua jaten zuten ba behiyak!
- 'Ta karraittu nola itten zen? Otia sartuko zen bizkarrin!
- E? Bai. Zakua 'ro zerbatt jartzen zen.