Esneketa utzi zuenekoa

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-016
Pasartea 0:25:20 - 0:27:50 (2' 30'')
Laburpena Donostiara joaten ziren esneketariak ere baziren. Etxeetara nola joaten zen esnea eramatera. Galarazi egin zuten esneketan ibiltzea. Gurelesak hartu zuen; prezio merkean, hori bai.

Transkribapena

- Donostira joaten zienak 'e bazien. Ni ez nintzen Donostira joaten. Aber, topua 'ta gastua zen.
- Karo.
- Haundiy hua. Han, Gantxuixketatik bazin bai, Donostira joaten zienak,
biño ni Errentaiyan geldittu nitzan. 'Ta Irunen, Uderren nitzen demboan Irunea joaten giñan. Itxe partikularrak eta...
- Jende asko jongo zen esneketa?
- Segun baserritarrak. Baserritarrak 'e... Denak ez, bat bestiy maten merkexio 'ta hola.
- Eta geo itxea joten... Goiz jongo ziñan?
- E?
- Goiz jongo ziñan, ez?
- Ez, ez, zortziyak betziyak... Zortzi terdiyak. Zazpitako topua, zazpi terditan Errentaiyan zen topua 'ta Errentaira ailletzeko zortziyak eta... Betziyak 'ta han partitzen.
- Partitzen?
- Bai.
- Eta zea, esneketa joten ziñaztenin Inaxi, etxeko giltza 'ta eukitzen zenuten,
'o etxeko andriak erekitzen zizun?
- A, etxian jendi gelditzen zen. Etxe itxitan ez! Jende asko giñen 'ta! Gauza giñanak, ni joaten giñen. Biño gaiñekuan ama 'ta itxian. Ama itxian. Senide gaztegukin 'ta!
- 'Ta zuk marmita haundiyak ze itten zenittun, marmita haundiyak man eta geo nombatte...
- Ttikiyagukin partittu.
- A!
- Ttikiyagu marmitakin partittu. Bestela ez zen karga txarra zea itxetan partitzen ibiltzeko!
- Ordun ez zen astensoreik eta izango!
- E?
- Astensoreik eta ez zen izango? Eskaillerak gotti!
- Ez! Ez zen astensoreik! Bueno...
- 'Ta urte askuan aittu ziñan esneketan?
- Bai, esneketan urtetan ibilli giñen. Urte franko... Ezkondu... Geo esneketa utzi zen. Guralesak hartu zun 'ta akabo! Guralesak hartu zunin akabo, nulo in zun.
- Bai, e?
- Bai. Dena utzi zuten baserritarrak.
- Karo.
- Guralesaiy man bar. Preziyo bajuan, biño obligatu in zuten.
- Hoi da. Ya ez zuten uzten etxetan banatzen.
- Ez ba, ez. Guralesai.