Nor | Zubialde Olaskoaga, Kaxilda |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-014 |
Pasartea | 0:28:30 - 0:31:30 (3' 00'') |
Laburpena | Otorduak: potajea nahi zen guztia izaten zuten; jakia, askotan, zerrikia, eltzean egosita. Arratsean, gehienetan, patata edo bakailao tortilla. Jaietan, normalean, oilaskoa edo oiloa jaten zen. Edateko, pitarra. |
Transkribapena
- Oaiñ bezela bi platerka 'ta izaten al zin?
- Potajia nahi genu guziya. Potajia nahi genun guziya izaten genun, 'ta jakiya, berriz, bagenun kostumbria... Izaten zen, zea, zerrikiya itten zuten,
- Potajia nahi genu guziya. Potajia nahi genun guziya izaten genun, 'ta jakiya, berriz, bagenun kostumbria... Izaten zen, zea, zerrikiya itten zuten,
txerrikiya 'ta hua iltzian eosiya potajikin jakittako, 'ta potajiy hura jan, 'ta jakiy hura jan 'ta listo!
- Karo!
- Gazta pixka 't ondotik, 'ta igual talukin, igual ogiyakin, ogi pixka 'tekin.
- Karo!
- Gazta pixka 't ondotik, 'ta igual talukin, igual ogiyakin, ogi pixka 'tekin.
Hura jan 'ta listo. 'Ta arratsin, berriz, jenealin tortilla! Oilluk bagenittun, arrautzak bazin, itxian bazin arrautzak, eta tortilla patatakin, 'o bakaillukin, 'o... Bakaillua izaten genun!
- A...!
- A...!
- Pasaitikan eamaten zuten. Ez dakit zeiñek eamaten zun, norbattek eamaten zun. Gizon bat joten zen, kaja haundi batekin, bakaillu saltzea.
- Arraiketaiya 'ro?
- Arraiketaiya 'ro?
- E?
- Arraiketaiya ordun!
- Arraiketaiya, bai! Bakaillua eamaten zuna.
- Arraiketaiya ordun!
- Arraiketaiya, bai! Bakaillua eamaten zuna.
- Ergoineiño jote al zen?
- Bai, joten zen! 'Ta eamaten ziun 'ta. Harrekin batzutan tortilla arratsin 'ta bestetan arrautza 'ta patata. 'Ta bestetan bakaillukin, halaxe.
- Bai, joten zen! 'Ta eamaten ziun 'ta. Harrekin batzutan tortilla arratsin 'ta bestetan arrautza 'ta patata. 'Ta bestetan bakaillukin, halaxe.
Biño, arrautza asko jaten genun, itxian bai baizen hegaztiya 'ta! Jaitan jenealin oillaskua 'ro oillua.
- A!
- A!
- Hura bai. Hura eosita, batzutan saltsan jarriya, bestetan tomatikin, ale!
- Eta postrik 'o? Gozo kontuk eta?
- Sagarra 'ro, udaria 'ro, intxaurrak. Intxaurrak asko!
- Eta postrik 'o? Gozo kontuk eta?
- Sagarra 'ro, udaria 'ro, intxaurrak. Intxaurrak asko!
Ez dakit nondik atetzen zin intxaurrak, intxaurrak bazen beti!
- 'Ta gaztaiña 're bai!
- Gaztaiña 're bai. Gaztaiñ eosiya jaten genun asko! Asko! Eosiya!
- 'Ta gaztaiña 're bai!
- Gaztaiña 're bai. Gaztaiñ eosiya jaten genun asko! Asko! Eosiya!
- Bai. Pitarra, pitarra. Kupela bat itten zen, 'ta hura, pitarra.
- Zuek bazenittuzten saastiyak?
- E?
- Zuek bazenittuzten saastiyak?
- E?
- Saastiyak bazenittuzten? Saarra bazenuten zuek?
- Ez, ez. Ekarri itten zuten. Ekarri itten zuten sagarra, guk ez genun. Ez, ez, tolaria bazen, han aurreo, beste itxe batin. Nola zun izena itxi harrek?
- Ez, ez. Ekarri itten zuten. Ekarri itten zuten sagarra, guk ez genun. Ez, ez, tolaria bazen, han aurreo, beste itxe batin. Nola zun izena itxi harrek?
Tolari hartan itten zuten saardua, 'ta geo pitarra itten zutena, 'ta hura itxea karri 'ta kupelin jarri... Kupela bagenun, 'ta geo handik eran, 'ta listo.
- Eta...
- Eta...
- Ardua, jesus...! Milagroz! Ekusten bagenun... Noizpatte! Gaiñekun... Pitarra, pitarra.
- Eta kampun jatik eta, oaiñ itten din bezela, len ez!
- Keba! Ez! Kampoa jatea 'ta hola? Behiñ ez, keba! Ez, ez, ez.
- Eta kampun jatik eta, oaiñ itten din bezela, len ez!
- Keba! Ez! Kampoa jatea 'ta hola? Behiñ ez, keba! Ez, ez, ez.
- 'Ta zerbatte, kumuniyo 'ro, boda 'ro itten bazen...