Gerratik ihesi

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:39:00 - 0:40:10 (1' 10'')
Laburpena

Gerra garaian senideak Irunera joan ziren, eta Kaxilda Larrezabalera, senarraren familiakoekin. Atxiloketak gertatu ziren.

Transkribapena

- Ui, ordun jon zin ahizpa hau 'ta denak Irunea. Bordaiko Bonifixio 'ta hoikin denakin Irunea jon zin 'ta geo Irundik Hondarrabira. Guk izeba 'ta osaba Irunen izaki eta osaba zakaten detenittua Guadalupen eta haik denak jon zin geo Hondarrabira.
'Ta haik gerra demboa Hondarrabin pasa zuten eta nik gerra demboa, berriz, Larrazaalen. Larrazaalen, izebakin 'ta osabakin 'ta senarranakin. Senarranak zin eta han pasa nun Larrazaalen. 'Ta Larrazabalenetik detenittu 'izkiuten bi. Bat Joxe Manuel, estanko...
Zeakua, Fontekua, Anixetan 'ta anaiya. Oain Fondo bakizu, Anixetana 'ta han kalin nola den...
- Kalin?
- Bai. Plazan erdiyan itxe haundi bat nola da?
- Bai.
- Hua, hangua zen Joxe Manuel.
- A...!
- Eta zen nazionalista gizajua eta hura jon zen, guri in zuten