Gerran, irakasle aldaketa

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:37:00 - 0:39:00 (2' 00'')
Laburpena Gasteizko maistrak ez zekien euskaraz. Elkar ulertzeko hiztegia erabiltzen zuen. Gerra garaian, beste irakasle bat hasi zen Aierdin.

Transkribapena

- Donostitik. 'Ta gu ate giñanin, Donostiko hua geldittu zen.
- Donostikua. 'Ta hoa bertan iondu zen bizitzen?
- Han, han bertan bizitzen zen. Han bertan, han bertan.
- 'Ta zer zin erdal... E... Vitoiku hua erdalduna izango zen?
- E?
- Ez zun jakingo euskeraz?
- Ez, ez, ez. Ez zekiyen hitzik 'e euskeraz. Dikzionaiyua zun. Euskaraz ikasteko beak zerbatte hitz ein ber zunin.
- A bai?
- Bai.
- 'Ta zuekin euskeraz aitze al zen?
- Gui, gui hitz eitteko euskaraz beak dikzionaiyotik sate ziun askotan.
- Karo, zuek kastillanoz jakiñ 'e ez!
- Guk kastillanoz saten geniyon, saten geniyon.
- A bai? bagenakiun pixka 't. Bai, bai.
- 'Ta beak gaiñekua eakutsi nola itten zun? Kastellanoz?
- Berak eakutsi in ber zun eta nombatte ze itten zitzaiyon, eakusteko zailla 'ta dikzionaiyotik aixo zeatu, kopiatu euskara.
- Ai ba!
- 'Ta ordun euskaraz beak esan.
- Hara!
- Bai! Bai, bai, bai. Guk saten genun, "biño horrek zertik ez du ikasten?"
- A, geo ikasiko zun ba? Aiyan aiyan...
- Bai, ikasi zun, e? Ikasi zun joteko. Joteko ikasi zun. Bazekiyen joteko euskaraz.
- Hara.
- Eta Donostikuk harrek jakingo zun.
- Bai, Donostikuk bai, Donostikuk bazekiyen. Donostikuk bazekiyen euskaraz ederki.
- Biño geo, e... Gerra garaiyan ya kastillanoz hasiko zin ematen?
- Ez.
- Ez?
- A, gerra demboan bai, bai, kastillanoz bai.
- Kastillanoz. Ordun beste norbaitt torko zen?
- Ordun beste... Gazte-gazte bat joten zen. Ez dakit nongua zen.
Gazte-gazte bat joten zen geo.
- Zuek oaindik Ergoiñen ziñazten gerra hasi zenin?
- Oaiñik Ergoiñen giñan gerra dembun. Gerra dembun ordun ya...