Estalketa

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:27:10 - 0:31:00 (3' 50'')
Laburpena Animaliak estaltzea: animalia batzuek besteek baino denbora gehiago behar dute estaltzen. Noiz jartzen diren ar-eske. Zenbat denbora egoten den ernari animalia mota bakoitza.

Transkribapena

-'Ta ez dait ze 'zaten zen zazpi pezta 'ro garai hartako zazpi pezta 'ro zerriya aketza matia.
-Bai e?
-Bai, zerbaitt 'e hola zen. Bai.
-Merkia 're ez zun izan berko ez? Leno saten zenun horrea 'man 'ta bi bat ordu ber zittula estaltzeko.
-Bai, osea, ongi komprobatuta. 'Ta zerriyak kriston demboa pasatzen du e!
Demboa geina estaltzen pasatzen dunak dia zerriya 'ta astua. 'Ta zakurra.
-Dembo geina? Ya bein gaiñin jarrita 're? 'O berotu 'ta...
-Haik hantxe... Ez, ez, ez haik hantxe eoten dia patxaa errin.
Kixton demboa ber dute e! Zerriyak eta aberik? Bu...f! 'Ta en kambio zezenak eta aariyak eta hoik, hoik ez. Hoik gutxi. Nik hoi ez dait zertik den.
-'Ta geo nola jakitten zuten haik ongi zea in zutela? Nondik...
-Nola?
-Karo ze askotan zerriyakin estali 'ta beti beti ez zin geldittuko... zea.
-Ernai?
-Ernai. 'O bai?
-Bai jenelin bai. Bai. Beiyak jenelin, beiyai boltatzen zen. Beiya boltatzen da. 'Ta ardiya 're bai, ardiya 're boltatzen da. Zerriyana...
-Boltatu... Nola boltatu?
-Boltatzia da, berriz atzea susaa jartzia.
-Karo batzutan ernai...
-Kompaziyoa beiya susaa eamaten 'zu, estaltzen du 'ta hogeita bi eun barru atzea iual boltatzen da. Hoeita bi eun barru e! 'Ta ardiya 're bai. Zerriyana ez dut uste.
-Ez delako... Ernai geldittu.
-Bai hoixe geldittu ez delako.
-Hoi da. Umaitteko ez delako geldittu.
-Umaitteko geldittu ez delako. Itten dia boltatu atzea. Hogeita bi, hogeitabi aldiya. Zuk horrei eozenei saten yozu...
-Zazpi pezta galduak. Berriz eaman ber.
-Hoa kompaziyo batea, bai! Beiya zezeneta eamatea 'ta zezenak baldin bada 're ez zekit hogeita bi aldiya oantxe dik. Iual boltatuko duk. 'Ta hola, hola dia hitzak baserritarran zeak.
Ardiyakin iual. Ardiya zuk kusten zu kompaziyo batea hillan zazpiyan, ez? Kompaziyo batea. A, gaur kompaziyo batea gaur hamalau 'ttu, ez? Gaur kusten zu 'ta: "Bai hillan hamalauin 'billiya 'uk, biño iul boltatuko 'uk". 'Ta akaso bai 'ta akaso ez.
-'Ta arreske zembatero eoten dia? Urtian bein biño geiyo eongo dia...
-Ez... Bein.
-Urtian bein?
-Bai.
-'Ta denak zea beretsua al dute? Denak garai berin jartzen al dia? Osa, ardiyak denak garai berin 'ta jartzen al dia?
-Bono, ardiyak oan indarrin 'ta iual bi aldiz. Oi, Epelei oan 'e baittu betzi 'ro berriz atzea boltatuk. Arkaa 'billiyak, umia in, umia kendu 'ta berriz arkaldu. Segun bea, fuerte dolako.
Biño normal normalin bat. 'Ta hoi 'zaten da septiembre, aosot-setiembre. Ardiyana. 'Ta biorrana berriz,, biorrana 'zaten da berriz maiyatzin umatu 'ta hurrengo maiyatzin berriz, urtia biorrak.
'Ta astuak uste 'ut hamaika hillate. 'Ta astomandua itteko hamairu. Astua 'ta biorra mezkla hoi. 'Ta ardiyak hiru. Txerriyak 'e hiru. 'Ta zakurrak ez dait zembat itten 'ttun. Zakurrak uste 'ut hiru 'ttula. Bai.
-Hiru ze ai za saten?
-Hiru hillate.
-Hiru hillate umia itteko?
-Bai, umia hartu 'ta itteko. Bai.
'Ta konejuk izango du hillate, konejuk hillate uste 'ut.