Euskara eta baltsa galarazita

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:07:40 - 0:11:12 (3' 32'')
Laburpena Panderoa jotzeaz gain, kantatu ere egiten zuen. Kanta erdaldunak abesten zituzten, euskara galarazia zegoelako. Xanistebanetan apaiz pila egoten zen udaletxeko balkoian, baltsa dantzatzen zutenak zaintzen. Harrapatuz gero, kongregaziotik bidaltzen zituzten.

Transkribapena

-Bai, nei asko gustatzen zin. Oan bezela izan bazin zea eakusteko eskolak 'ta zea! Beno, ez nitzen ni... Ez nik saten 'utelako biño musiko txarra 'zango e! Apiziyo ikarriya nun 'ta kantatu 'ta nola itten nun 'ta! Biño deusen launtzik ez... Huaxe, oan din bezela eskolak eta... Kauen la ostra.
-'Ta kantatu 'ta 're itten zenun?
-Jolin! Ba ongi kantatu! 'Ta saten zaittut ba panderua jotzen ikasi nun ardi kontun. 'Ta kantai 're zein aittuko nun nik kantai... Auskalo zein aittuko nun... Radiyun, orduko bazin bai radiyuk, radiyuk bazin orduko. Radiyotik 'o bakarran bat.
Ordun zin zea Joselito 'ta hor bazin zeak kantai onak. Oain hillak izango 'ia hoik.
-Biño panderukin ez zenittun zea ingo?
-Neonek, neonek...
-Panderukin ez zenittun haiken kantak kantatuko!
-Panderua juez kantatuko ez zenun ba? Aixa!
-Haiken kantak?
-Bai...
-Joselitonak 'ta?
-Bai, osea, pieza, pieza!
-A!
-Piezak, kanta dena pieza da. Kanta guziya pieza da 'o bai baltsakua 'o bai tangua 'o... dena hoixe jo. 'Ta dena buruan geldittu gaiñea itten zin.
-'Ta zuk ordun kantatzen zenittun kantak oandik aittu izan al ttuzu oango trikitilaiyai 'ta kantai?
-Oaiñ 'e jotzen dia pieza zar haik, beak.
-Jotzen dia?
-Ai jalisko 'ta baia hor.
-A! Hor jotzen aitzen ziñazten?
-Bai... 'Ta pieza asko oan burura tortzeko gaiñea momento batetik bestea ez zaittu torko biño hoik denak...
-Aittuko bazenittuke bai!
-Bai, berriz atzea berrittuko balike bai auro!
-Biño pieza haik erderazkuk, euskaaz galezita zeolako?
-Bai, euskaraz galeziya zolako aleiya.
Ordun dena huaxe zen, in ber zena dena. Saten zaittut ba pieza, pieza kastillanuk galeziyak 'ta baltsin ibiltzia galeziya. Hoi, hoi,hoi hoi da frenazuk e! Erki kambitu! Xanisteanak torri eta kontsejuko balkoi haundiy hua ddena apaizez josiya! Haik dena goitik miranda!
'Ta zein 'biltzen zen dantzan 'ta zein 'biltzen zen baltsin, zein 'biltzen zen mutillakin, ddena haik handik goitik apuntatzen zuten. Geo kongreziyun zinai 'ta Luxtarrak 'ta bestik Marian alabak 'o ez dakit zer zin. Denak bazuten ben kategoriya...
Eurra. 'Ta iual biali zeatik, zentrotik. Holaxe!
-'Ta agarraua dantzatzen bazuten 'o Luixtarratatik kampo ta hola?
-Ui hoixe! 'Ta lengun san nizun bezela txartelak'ta urte batzin jon ez ziñalako hurrengun gorriya 'ta zertako?
E! Hoi... Nola bizittu gan gu! La ostra! 'Ta oango gazti hoiri san 'ta: "Erra ai duk titzen hau!". 'Ta egiya izaki, 'ta nik hoi hartzen dut pena, egiya 'zaki! Nola, hau nola kambitu den! Bueno...
-Oan, oan jakingo dute!
-Bai, bai...
-Hau kusita! Hortako ai ga biltzen!
-Eliza zea, len san duguna, komulgatzea hamabitatik aurrea, egarriyak ittotzen 'ta iual 'ta eateik ez.
'Ta horma al zen, kazkabarra al zen, elurra al zen... Jon berra! Jon berko! Txito pelatua jongo baziñan 'de! 'Ta ze arropa 'ta ze hankatako!
-'Ta gutxinin astian behin jon berko zen?
-A bai bai! Ez baziñan mezeta joten ya zea ziñan kriminala!
-'Ta eunero joten zinak 'e izango zin?
-Hoixe joten zila!