Mendi lanetan

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:48:35 - 0:52:00 (3' 25'')
Laburpena Pinu-aldatzea: behar zen baino pinu gehiago ekarri zen batean, hura ezin gorderik ibili zirenekoa. Zati honetan garrantzitsuena ez da istorioa bera, baizik eta kontatzeko erabiltzen dituen hizkera, toki izenak eta hiztegia orokorrean.

Transkribapena

-Hoa jarri aurrin 'ta laiñua zen garaiyin, ebiintza 'ro hola ai zun garaiyin, in zamak piñukin 'ta Kauso kruzatu, Uzpu kruzatu 'ta Arlepoko minatako gaiñ hartan tximiniya zen minazulua 'ta handik beitti bota.
Biño bakizu ze pasa zen? Bota 'ta bota 'ta bota 'ta bota 'ta, tximiniya banekiun luzia zela beitti, hor in diu traatu. Jakiña, batzuk hola geldittuko zin 'ta zolua 're iual denin iual ez, ixtuo tximiniya.
'Ta zea borda bada hor Larraundi saten dena 'ta paeta zekua da... esto... kauen dion... Goskatakua da borda hoi. Zarradura dena, garaiy haitan dena paeta zen haik harri pilla karri nittun!
Hartu 'ta batek jaso, 'o bik jaso bestiri 'ta hua brum! Brum! 'Ta ostras, arron kortxua inta geldittu. Haumbeste harri pilla botata. 'Ta geintxutan bakarran batek kusi 'ta parte man.
Eta geo... Nei ez zin deittu 'zandu. 'Ta geo hor juzgaun barrena 'ta juiziyuk 'ta izandu zittun. Odolkiyak geo nola ate zizkan harrei! Baita mezi 're!
-Txermoniyak bueltan!
-Bai... Hara ze txermoniyak bueltan nola ate zizkan... Gaizki itten dunai geo bueltan bueltan torri itten yola e!
-Biño zertik, zertik bota ber ze... Ya hondatu ingo zelako landari hua?
-Deklatu, harrapatu baziyoten zoluan erdiyak iñak 'ta piñuk doblik karriyak harrek lau, san nai nuke bi milla zolo in 'ta sei millana kobratuko zun.
-A... Karo...
-Hoi ba! 'Ta han non dia zoluak? In gabik...
-Karo, karo...
-'Ta piñua zea lau aldiz geiyo karriya kamionak. 'Ta hua, hua, hua gorde in ber zen nolapaitt 'e gorde in ber da.
Jakiña injenieruk'o torko zin 'ta haik ez zuten zoluak kontatzen aiko, haik gaintik kusko zuten e! Dena aldatua... Bale, basta! Biño kusi bazuten piñua han aldatua...
-Karo haik herri lurrak zin!
-Bai...
-Haik ayuntamientuk zeak iñak zin, pa... karo!
-Bai, 'o... diputaziyuk igual da.
-Karo.
-'Ta han kusi bazittun aldatuk 'ta geo han sobratuk, sango zun non da? Nola geldittu dia.
-Karo 'ta haik gordiak.
-Hemen humbeste da torriya 'ta humbeste zolo. Hemen mana zea, apuntia.
-Bai.
-'Ta hok nola sobratu dia? Hara...
-Karo 'ta harrapatu in ber!
-Harrapatuko zuten 'ta!
-'Ta zer zen minazolua 'ro hor?
-Minazolua oandik han da hua! Hantxe Arlepoko gaiña hortan. 'Ta dena bizkarka! Erki aproxtu zun eun hua. Bakoitxak ez dakit zembat eamango genun, ez genun asko eamango biño benga! Sei zazpi laun benga! Benga eaman 'ta eaman.
-'Ta geo trabatu 'ta gaiñekukin ze in zenuten?
-E? Gaiñeko pizarrakin ez dakit ze in zun, iul itxea iul karri! Nolapaitte! Ni ez naz akortzen neone karriya biño atzea bizkarrin iual karri 'o astuakin 'o... Ez bat 'e harrittu.
Harrek geo juiziyuk eta izandu zittuzten. 'Ta geo denak kontran atea, han genebillenai deittu. Nei ez ziten deittu. 'Ta nik deittu ez 'ta seittun sango niyon nik e! Hauxe in nun! Zeba? Ni bein hartua bainitzan odolkiyak harrekin. Zea!
-Karo!
-Ospa! Jo... Pertsonak hua iñin ber du e! Hoaxe in ziun ba gui!