Elizako prozesioak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:18:35 - 0:20:00 (1' 25'')
Laburpena Elizako prozesioak noiz izaten ziren. Nola izaten ziren. Ibilbidea.

Transkribapena

-'Ta geo zea e... Prozesiyuk eta ya elizanak zin jaiyak eta hoik?
-A! Prozesiyuk bai, itten zin prosesiyuk. Ba... Ama Birjiña Milagrosa arte bat, hoi ez dait noiz 'zaten den, octubren 'o septiembren 'o ez dait noiz 'zaten den hoi. Octubren 'zango da.
Hogeita zazpiyan,abe, bai abe, abe. Geo ostial santua 'ta, osteun santua 'ta, o bai! Osteuna 'ta ostial santua 'ta hoitan 'e bai. Erramu euna 'ta. Hoitan 'e bai prozesiyua.
-Prozesiyun ze atetzen zen eoziñ 'o nola izaten zen?
-Eoziñ, eoziñ! Denak pila indian, apaizak aurrin 'ta monailluk, haik aurrin 'ta erdiyan beste santon bat 'o beste lau launek entierrua bezela 'ta segi!
Ate, kaletik ate, 'o elizatik ate 'ta Antoneneko horta, handik bai, Antoneneko harta bai. Handik bueltan, bueltan, bueltan zea, esto... Kastroneko itturriko ixkin hartatik buelta Kontseju ixkiñin barrena, zeara Aita Mendiburun azpikaldea. 'O bestela bai, Aita Mendiburun azpira 'o bestela goitik.
'Ta oan haunzko bariantin, oango bire berriy hortan barrena berriz atzea elizea bueltan bueltan.
-'Ta dena iyakin 'ta jarriya, ez?
-Bai...