Matrakak elizan

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:20:00 - 0:21:45 (1' 45'')
Laburpena Karrakak edo matrakak. Elizkizuna nola izaten zen. Denak matraka jotzeko gogoarekin, baina apaizak esan arte ezin 'inkiik' atera.

Transkribapena

-Bai...iyana egun bat izaten da hoi, Corpus Christi da hoi.
-'Ta karrakana 'ta hoi Aste Santun izaten al zen?
-Bai, hua zen Osteun santun. Zea bostetan 'o hasi 'ta orduitako eliza jonak zen, tokiya harrapatzea.
Tokiya harrapatzea eskailtan, aldare eskaill haitan. 'Ta kampeon del mundo lembizi han goiko mugan jartzen zena. Handik geiyo ikusten baizen bia.
-Ze ordutan meza? 'Ta ze ordutan jon?
-Bai... Funtziyua iual 'zango zen kompaziyo batea bostetan.
-Bai.
-'Ta gu orduitako jonak hara. Bittartin hantxe eon...!
-'Ta karrakak ze eamaten zittun bakoitxak be itxetik?
-Bai, bai. Karrakak han raka, raka. 'Ta zea bertan bazun goiko aldarin eskoik, oi ezkerreko aillekan, ailleka hartan zea Sakristauak beak haundiya. 'Ta ez dait zembat argi 'zaten zin, hamalau 'ro. Kandelak pixtuak.
Hoa... Harrek demboa jakiñetik itten zittun haik um tak itzali bat. Handik hamar minutoa 'ro bestia, tak. Haik denak itzaltzin ordun abailla. Ra, ra, ra! Hua soiñua! Hua orrua! 'Ta hara...
-Biño bittartin hinkiik ezin zin sumatu, ez?
-Ezta...hinkiik e.
-'Ta denak desitzen jotzeko.
-Bai denak desitzen, argiya itzaltzeko desitzen.
-'Ta hua itzaltzen jongo zen, meza man...
-Meza ez zen 'zaten, sermoiya 'ro holakua 'zaten zen. Sermoiya 'ro...
-Harek be liturrki zea guziya...
-Harrek 'zango zun kompaziyo batea bueno ordu erdiko meza, 'o funtziyua ordu betekua kompaziyo batea. Bai ordu erdi biño geiyo 'zango zen.
'Ta tak, kompaziyo 'atea bost minututik 'o ttik itzaltzen zuk. 'Ta gu desitzen azkeneko ailletzeko. Azkenekua alletzezkoz baenekiun seuru joko genula zea! Matraka! Mekauen...
Atarikoan noiz: 
Osteguna, Apirila 9, 2020