Eskolako ohiturak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:32:39 - 0:34:10 (1' 31'')
Laburpena Eskolan zer ikasten zuten. 'Cara al sol' kantari. Egunero ez ziren joaten. Enkargutarako erabiltzen zituzten mutil kozkorrak. Dirua ematen ziotenez, eskolara baino nahiago izaten zuten enkargutara joan.

Transkribapena

-Bai, e?
-Kanpun. Oandik ez dakit ez 'te don. Ez bau Jesukristok, ez bau kendu.
-Zea jartzekuk?
-Bai, bai jartzekuk eta baita soka zar batzuk eta... Oan kenduak izango dia igual.
-'Ta sartu aurretik harrei saludua?
-E?
-Himnua sartu aurretik 'o noiz kantatzen zenuten?
-Ateiyan.
-Ateiyan?
-Bai. 'Ta sartu 'ta... lembizi eskolai buelta barrenin man, tak! 'Ta tak eseita jarri. 'Ta geo karasol hua kantatuz berriz atzea kampoa. 'Ta beandu joten baziñan, maixtra altoxio eoten zen hola, zea batin 'ta harrei jon 'ta abepurixima 'ta bale. Harrek ez bazun erritik maten... Beandu jon ziñalako...
-'Ta eunero 'ta jote al ziñazten?
-E?
-Eunero 'ta joten ziñazten?
-Bai! Eunero... ze eunero...
-Itxian lana zonin 'ta...
-Nombatte igaul enkargura biali. Holako tokita jon 'ta ordun ez zen telefonoik. Kompaziyo batea borda, eozeiñek: "Mangoit zea bi errialeko bat 'ta jon hai bordara!" Pozik bi errialengatik zea... Ordun ze uste zu! Eskola akortzen zigula gui? Bi errial!
Jon zandu naz pezta batengatik 're Tolaetik atea 'ta Pikoketa 're! Pezta batengatik! Ze pozik! 'Ta gaiñea xixtoka gu hor pelotan zean, Ximoneneko ataiyan 'ta Tolaeko atetik atea 'ta xixtoka.
Zea... bai. Izauna izango zen. Mekauen! Zein biño zein harena lembizi ailletu pezta hua hartzeko... 'O maten zuna hartzeko.