Hara eta hona

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:03:10 - 0:04:43 (1' 33'')
Laburpena Soldaduak Lesakako errepidea egiten. Baserriz baserri ihesean zenbat denboran ibili ziren. Gosetea. Razionamendua. Errotak itxiak.

Transkribapena

- Ta zembat dembun aittu 'te zin hemen lanin 'ta?
- Haik, haik igual aiko zin, ez dakit ba zembat urte! Ba igual... Ai... Ez dakit ba nik, nik... Betzi bat urte nittun, zortzi urte... Bai, haik igual... Nik ez dakit ba, kompleto bukatu arte... Sei...
- Urtiak behintzat!
- Bai, bai, urtiak. Sei zazpi urte igual. Gutxiyo ez beimpin, haik beimpin bai.
- 'Ta baserriz baserri ibilli 'ta azkenin... E... Non, non bukatu zenutela san 'zu?
- Atzea itxea torri.
- Atzea itxea torri. Zembat dembun ibilli ziñazten batetik bestea?
- Ez dakit nik.
- Ez dakizu.
- Gerra hasi zen treinta y seisen eta bukatu treinta y nueven in zen 'ta, geo izandu zen, pues, buelta hoi, nik ez dakit ba... Akaso hillaete pasako zen, akaso bi, biño ni ez naz akortzen.
Ta geo, pues, karretera hoi itten ai zela zen gosetia, izango zen el año treinta y nueve, bai, treinta y nuevetik hasi 'ta cuarenta y uno, cuarenta y dos... Berriz hemen jana ongi berriz 'e hasi zelako, ogiya libre, ogiya nahikua hasi zeneko izango zin el año zincuenta.
'ta bittartin razionamentua 'ta, hemengo errotak itxiyak eta, Lesaka jon ber nun, 'o Naparrura, hanguk erekiyak 'ta harrapatzen baziguten kendu 'ta hola 'billi giñan.