Espainiako Gerra Zibilaren hasieran mendira ihesi

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:01:38 - 0:03:10 (1' 32'')
Laburpena

Txikitako lehendabiziko oroitzapena gerra du. Lau urte zituen gerra hasi zenean. Etxetik mendira ihes egin zuten. Joaten ziren baserri guztiak jendez gainezka egoten ziren. Handik urtebetera errepidea egiten hasi ziren; Lesakakoa. Presoak 'trabajadore' izenarekin ezagutzen ziren.

Transkribapena

-' Ta zea e... Ordun honea torri 'ta ze... Ttikitako ze rekuerdo 'ro dakazu hola lendabizikua 'o?
- Bueno ne ttikitakua lembiziko rekuerdua lau urte nittun 'ta gerra.
'Ta geo hemendik ate giñan lembiziko arratsa pasa nun Olaitzolan , Olaitzolatik jon giñan zeara Maraira , Marai dena betia zon. Handik Galtzata , Galtzata 're betia zon, geo Galtzatan giltza man 'ta Pullika torri giñan.
'Ta han ai giñala, zeak reketik 'o zetu ziguten, hasi zin tiroka 'ta aldeiñ in nun. Geo handik torri giñan Ordoselaira , Ordoselaitik Saura, hoa 're betia zon.
Ordoselai hutsa, ordoselaikuk zin Saura jonak, geo Sautik jon giñan Zelaiburura , hoa dena betia zon: tolako, olaitzolako, eskostiko, beintxikiko ddena lepoiño betia.
Han pasa nun kolpeik haundina 'ta geo handik torri giñan itxea 'ta geo seittun hasi zin, pues handik ez dakit ba nik akaso sei illate akaso urtia ba zerbaitte hola karretera itten. Hasi zeatik, Pauko errotatik 'ta Lesakako karretera hoi.
-Soldauk?
-Soldauk, bueno trabajadorik 'e bai, soldauk.
-'Ta prisioneruk 'e izango zin haiken tartin?
-Bai, haik zin ba trabajadorik, prisioneruk.
-Trabajadorik saten tzeniyoten?
-Bai.