Beheko sua

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:58:58 - 1:02:48 (3' 50'')
Laburpena Beheko sua zeukaten baserrian. Gaztain errea jaten zuten danbolinean erreta. Auspoa eta erabiltzen zituzten tresnak, lapikoak gogoan ditu. Denek fuente batetik jaten zuten. Orduko ume guztiak apetitu onekoak omen ziren...beharko goseak egoten ziren eta!

Transkribapena

-Zuek beko sua zenuten baserrian? Beko sua?
-E? Bai. Geo kambiatu zen, biño beko sua.
-Beko sua. 'Ta nolakua zan?
-Hola kroska batekin 'ta hau biño haundiyo zen askoz 'e. Tximini haundi bat.
Eta egur pilla sartzen geniyon 'ta denak han. Gaztaiña izaten genun asko. 'Ta gaztaiña janez han eoten giñan. Gaztaiña erretzeko demboan erria 'ta bestela egosita jartzen zun aurrena.
'Ta geo erreta aitzen zen ama. Gaztaiñak asko genittun baserriyan, gaztaiñak 'e. Eta haik 'ta gustoa jaten genittun. Goatzen naiz oandikan 'e holako kaxo bat bazun kierrakin 'ta denai raziyo iguala, ttikiya 'ro haundiya.
Hartu 'ta hola betetzen zun 'ta rast, rast denai. Nola botzen ziun.
-Nola erretzen ziñuen gaztaiñak?
-Damboliñan. Sua in 'ta buelta emanez.
Damboliña ez dakit jakingo zun zer den.
-Bai, bai, bai.
-Bai? Ba hartan erretzen genittun.
-Damboliña deitzen zeniyoen?
-Bai, zuek?
-Zartana.
-Zartana? Guk damboliña. Harea bota, han buelta emanez sua in 'ta erki erretzen zien!
-Zeiñek erretzen zittun?
-E? A! Zeiñek buelta emana bazeon han! Bueno! Gue jangoikua!
-Denan artian ordun?
-Denan artian, klaro! 'Ta geo goatzen naiz ondo, zaku bat zabaltzen zun lurrian.
'Ta zaku harren gaiñea botzen zittun. Hustu. 'Ta geo sardotan 'o pitar tanto batzuk bota. 'Ta zakukin hola raska-raska in, azala harrotzeko, itten zun.
-Azala harrotzeko?
-Bai. Hola jarri, geo zakukin tapatu 'ta hola ibilli 'ta azala harrotzen zitzaiyoten. Holako gauz batzuek, lembatekuk goatzen zea. Biño den-denak.
-'Ta kentzen al zeniyoen expaiñik? Hola gaztaiña zulatu pixkat.
-Zulatu? Zulatu bai.
-Horrei nola deitzen zaiyo?
-Deittu ez. Gaztaiña zulatu 'ta, bestela bakizu zer? Lertu itten dia: pum-pum-pum. Bai. Osuan botzen battuzu.
Eta zultatuta botzen genittun 'ta ya.
-Eta ausporik erabiltzen zenuten?
-E? Auspua?
-Sua...?
-Auspua?
Bai, ombre! 'Ta taluk erretzeko zea, pala. 'Ta geo taluk erretzen zinin palian, hola beste burni bat bazen hola altua 'ta han aurrian jarri hola harrotzeko.
Hoik denak goguan dauztik oandikan.
-Eta lapikua zer jartzen zan zintzilik?
-Zintillik.
-Nola zun izena?
-Zea, burni bat zeon. Burniya 'ro katia bezelako bat. 'Ta lapikua handikan sartu. 'Ta katxarro propiyo bat bazun hola zintzillik jartzeko. 'Ta handik nahi zun tamaiñuan, katia nahi bazenun goruo jarri.
Nahi bazenun beruo, nahi zenun tamaiñan jartzeko. Sua bai galanta honen aldian. Beno! Buelta haundi batekin. 'Ta han.
-Eta jan denok batetik iten zenuten? Lapikotik ala?
-Jan denak lapikotik ez, fuente bat bazon 'ta harea bota. Denai platera bana ez zen orduan izaten. Eta jaten zuna jan, jaten ez zunak hurrengo otordun gehiyo jaten zun.
Oan bezela uste al zu? Aiba 'ta aiba 'ta aiba umiai? Ez. Ordun denak apetittukin giñan. Karo! Gosiak eoten giñan 'ta apetittuakin denak! Eta kutxaria hartu, fuente haundi batea bota, jarri mahaiyan bueltan 'ta denak handikan. Bai.
-Eta egurrezkuak izaten zian goillarak eta (...)?
-Ez, ez. Bestelakuk, bestelakuk. Bai.
-Eta lapikua ze materialakin zeon inda?
-Lapikua bi materialetakua izaten zian, bat lurrezkua 'ro.