Baserriko kontuak

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:01:48 - 0:03:35 (1' 47'')
Laburpena Animaliak: ardiak, behiak ... zituzten baserrian. Soroan artoa ereiten zuten, horretarako MAKUA eta LAÑA erabiltzen zuten. Makua lurra iraultzeko hiru-lau hortzeko tresna zen. Urte guztiko uzta egiten zuten denen artean.

Transkribapena

- Animaliyak eta asko al zenittuzten zuek?
- Ba ni enaz akordatzen hola hola gauza askona, atzendu 'zkit nei...
Ba, animaliyak ardiyak e' bai gio behiyak jarri zittuzten, jakiña esne pixko 'at eta itxeko izateko,
Geo saltzeko eztikit ni enaz akordatzen ze urtetan ze nola hoik denak.
- Oseake behiyak bazien
- Bai geo behiyak bazin ardiyak aurrena 'ta gio behiyak.
Eta soruan artua itten zen miño artua itteko lurra iraultzen zen makuakin, oan makua zer den e' zenek daki? zue attak akaso igual. Laña zen garai hartan laña 'ta makua.
Makua zen hiru hortzako nola hau hola golpi in 'ta lurra itten zen. Jartzen zen hemen bat hemen bestia hiru laun o' lau laun
Hoi itten zin lurra irauli 'ta geo behiyakin haretu haria pasa 'ta geo artua eiñi 'ta ba barruna.Gio jorratu gio hostuak kendu, babarruna zoitzen zenin
babarruna bildu... 'ta urte guztiko kosetxa itten zen familiko !
Artua bildu geo hostua 're dena aproxtu itten zen hua neuko behiyantzako sekatu 'ta lehortu 'ta