Meategiak itxi bai, baina materiala ahitu ez

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:15:50 - 0:18:45 (2' 55'')
Laburpena Kanpoko langile asko barrakoietan egoten zen eta familia zuten asko Altzibarren jarri ziren bizitzen. Meategiak itxi zirenean, kanpotarrak errazago joan ziren beste meategietara, baina bertakoentzat oso gogorra izan zen. Urtebete lehenago-edo jakin zuten meategia itxiko zutela. Ez zen errentagarria. Meategiak ahitu omen ziren; urrutitu bai, baina ahitu ez. Zenbat planta zeuden. Meazuloak nolakoak diren. Beroa.

Transkribapena

- O'gio ya familiya itten zutenin 'ta ya..
-Ez batzuk familikuk bazin 'ta Altzibarren bizitzen hua 're 'ta, geyo 're bai.
Beste Bicente Morrella, beste bat e' bazen Altzibarren bizi zena familiyakin hua 're 'ta, ume bat o' bi 'ro bempin bazittuzten 'ta, hola.
- Ordun haiken ondorenak Oiartzunen bizi dia oañ?
-Bai izangoia
- Hemen geldittu zinak, ez?
-Bai, bai
Morrella jon zen e! Torrelabega jon zen. Haik, zeatu zenin, mina itxi zenin pranko jon zien.
-Haik erraxao jongo zin hemen bertakuk miño
-Bai
-Haik ya oittuk
-Haik nomatte hanguk zin 'ta paraje haitakuk eta, haik aixa jon tzin.
-Hemenguk o... muturrekua
-Ba eske bu
- Marai zea, Joakiñ e' Legorreta jon zen 'ta Beiñozkua , zea 're bai Penai 're bai, frantzesan semia 're bai, 'ta gio Legorreta itxi berriz, handik hiru lau urtea!
-Jo erra eh?
- Izorrai
- Hainbeste lan inta, gio hola zea in berra e'
-Bai
-'Ta hoi ze izan zen eun batetik bestea o' ya iertzen zeniyoten zuek o' ya ixtea zijula o'?
-Ez, ez urte pare bat aurretik o' ya abertentziyak hasi zin jartzen, etzula produzitzen, etzula hau etzula hua, minealak attu zila 'ta... minealak atttu Arditturrin? Urrutittu bai, bakizu gaur honeaño jaten dugu, bihar haraño jongo ga 'ta, hua gio urrutitzen diju beti, hoi bai,
miño attu? betti noaño den iñork eztaki oandik!
-'Ta zuek ze joten ziñazten zuzenka o' ?
- Zuzenin 'ta, astensorik badia, ta planuk e' bai, 'ta plomadan battu egunda hirurogehi metro 'ro! kanpotik betti.
- Plantak, plantak dia bos metro, 'bo hogeita bos metro 'ro hola batik bestea. Gio abantzi honekin bazuaz aurrea 'ta batik bestea tximiniya pasa ber zaten da, beruk ittotzen tortzen baita, ziñ ai dela
'ta bentiladoria jarri 'ta tximiniya jo goiko galeira 'ta hala joten da. Beiyin kalatzen dunin haiziak korri itten baitu goitti 'ta preskatzen da bia, bestela ittotzeño torko litzake
-'Ta zenbat denbo itten zen zoluian sartuta?