Kaputxinoetako kargadorea eta aurrerapenak

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-050
Pasartea 0:06:30 - 0:09:50 (3' 20'')
Laburpena Arditurritik Pasaiara eramaten zen mea. Kaputxinoetan kargatzen zen itsasontzietara, atzerrian saltzen baitzuten dena. Frantsesek egindako azpiegituraz baliatu ziren asturiarrak. Asturiarrek ekarri zuten aurrerapena konpresoreak izan ziren, aurretik mazekin aritzen baitziren, eskuz.

Transkribapena

-Ez ,ez trena Prantzesak jarriya, biria dena, tunelak e' bai, tunelak eta... hango kargaeru hura e' mineala iukitzeko izugarrizko txabola bat zen han, oan botik dia denak.
-Haike frantzesak iñak?
-Haik denak frantzesak iñak. Hango arku hoik eta, etzu kusi? etzinttun kusi? oañ ezto kusteik.
Xulo batzuk zin, xulo batzuk, deposito izugarriya goyan 'ta , xulo hoitik betti bota 'ta azpiyan bagoya jarrita.
-Sarreran
-'Ta handik barkoa.
-Laboratoyun onduan ez? ez
Non saten tzu hemen o'...
-Han han han
-A Kaputxinutan
-Kaputxinutan deposittua
-Gio joten tzen itsasun gañea, barkua azpiyan tubo batetik betti barkoa. Asturianan martxa bazen estranjeian saltzen zuten dena, dena.
-Zu kaputxinotan aittu ziñan lanin?
-Ez miño barkun karga denboan joten giñan
-A...
-Hara bialtzen giñuzten, bagoiak kargatzea
-'Ta ze joten ziñazten trenin?
-Bai. trenan eamaten giñuzten 'ta karri 're bai. Gio hango bagoiak ibiltzeko manduak, moniketar hoik joten tzin manduan gañin. Han kuadrik ez baitzen!
'Ta goizin jon 'ta illunarrin torri atzea mandun gañin jarrita. (...) pizkorrak zin hoik e! Xebaxtian difuntua, 'ta Inazio... bi mandokin hoik behintzat han zaten tzin. Batek hutsa sartu 'ta bestik betik atea.
Bi tunel tzin, mendik horrea sartu, han ganbiyua 'ta hortik atea, 'ta hor ateeran, kargatu. Oso politta zen, obra dotoria zen. Hua dena Frantzesak iña 'men tzen.
-Hoi ze' saten ai za Kaputxinosetan?
-Kaputxinotan
-'Ta hua 're frantzesak iña zen e?
-Bai
-Ordun dena aprobetxatu zuten! Zeak Konpañia Asturianutakuk
-Dena, dena! hain tokiyan aittu zin hok bai
-Haik nomatte eskubireik gabe izango zin geldittu zinak 'men, dena zaon tokiyan utzi 'ta joteko.

-Bai, bai,bai. Joe, erki torri ziyoten bestiri! Bestela obra haitan diru pilla erra gastatu ber zuten!
-Haik izkioztenak(?) hok izango zin, konpresoria 'ta 'men. Dembo aitan mazan aitzen baitzin burni metala atetzen, pistoletak 'ta maza, zeaik , makineiyik ez.
'ta hok hoixe ingo zuten, konpresoria, hoitxe beriya izango zen. Gio laboatoyua, hoi 're bai, Beitxikiko harrobitik harriya eamanta.
-Bazen Beitxikin azpikaldin bai harrobiya, bai.
-Harrobiya
-Bai
hortik eamaten 'men tzuten