Gobada eta labaderoak

Gobada

Transkribapena

-'Ta hor Zulatxipin ura bai al zenuten?
-Bai. Itxian atzin bertan tortzen zen mendiyan goitik bera. 'Ta geo bazen iña labadore haundi bat.
Geo beste bat hola tubua jarrita aparte tortzen zena. Han inguruko dena hara joten zen uran billa. Ura, ur hua oso ona zen. Asko joten zen jendia hara uran billa, eateko e!
-'Ta arropa garbitzea 're hara juten ziñeten?
-Bai, lab... Bai. E?
-Hara juten zien arropa garbitzea?
-Bai, hiru baserritakuk bai, joten zin.
-Ze baserri zien?
-Ba uaiñ, uste 'ut salgai jarriya dola ixkiñekua, gu karretera atetzen giñan tokikua.
-Bai.
-Harek nola zun izena? Eon, eon. Bitorrene 'ro... Ba al dakizu?
-Bakit ze baserri.
-Karreteran pixka 't, ez dakit saldua den letrerua jartzen 'men zun salgai zola.
Hanguk eta hango ingurukuk eta Fortalezakuk eta Isatxipikuk eta dena. Uran billa eta arropa pixka' t garbitzea hara joten zin. Ordun ez zen labadorik eta deus 'e 'ta.
-'Ta eskuz?
-E?
-Arropa dena eskuz garbittuko zen?
-Eskuz, eskuz, eskuz.
-Ordun han juntatuko ziñaten inguruko emakumiak
-Bai.
-Eunero juten ziñaten arropa garbitzea?
-Eunero baldin bazen bai. 'Ta ez baldin bazen, berriz, izaten zenin hara.
Han baserritakuk barriño haundiya hartu buruan 'ta hantxe joten zin. Oango kontuk ez zin ordun. Keba.
-Burutikan jarrita. Burutikan jartzen zen, ez?
-Biño sekua eamaten zutenin ez. 'Ta geo bakizu garbitzen zenin beti 're ura kendua. Barriñun hartu 'ta martxa. Hala itten zuten.
-Zuk ez zenun barriñuan eraman berrik buru gaiñian.
-Ez, bertan genun 'ta. Hemendikan haunzko atea bezela hola, bertan.
-'Ta ze itten zen arropa barriñuan sartu 'ta hara eaman. 'Ta geo ze iten zenuten han busti arropa...
-Itxian dena zeatu, jaboiyakin 'ta dena in, pasa itxian bertan fregaderan. 'Ta barriñoa bota 'ta geo barriñua eaman 'ta han dena zeatu, pasa.
-Osake ya itxetik eamaten zen jabonatua.
-Bai, jabonatua.
-A! Nik uste nun han iten zela dena.
-Nahi zunak bai, itten zun! Biño aurugo ittetikan, itxetikan iña eaman 'ta han ura erki joten zen. Zea haundiya zen, labadore haundiya zen.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:15:22 - 0:18:09 (2' 47'')
Laburpena Labadore handi bat zuten etxe ondoan. Inguruko guztiak hara joaten ziren ur bila eta arropa garbitzera ere.

Arropa garbiketa

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 0:30:46 - 0:32:54 (2' 08'')
Laburpena Arropa nola garbitzen zuten kontatzen du. Gobada. Surtako hautsa oso ona omen zen. Txuriak alde batetik eta kolorezkoak bestetik. Maindireak soroan belarretan zabaltzen zituzten eguzkitan, horrela zuri-zuriak geratzen ziren.

ura eta argia

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:03:24 - 0:05:52 (2' 28'')
Laburpena Maria Jesusuen etxean ez zuten urik. Errekara joaten ziten ur bila. Altzibarren papelera egin eta erreka zikindu zutenean Iturraldeko iturrira joan behar izaten zuten ur bila. Arropa garbitzeko buruan eramaten zuten.Burutia. Felogagn berriz bazuten ura etxean. Aitonak labaderoa ere egin zien.

arropa garbitzen

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:24:39 - 0:25:50 (1' 11'')
Laburpena Errekara joaten ziren arropa gartbitzera. Buruan eramaten zuten arropa eta gero errekan harri baten kontra marruskatzen zuten Lagartorekin. Gobara ezagutu zuen Arantzan neskame egon zen etxean.

Gobada

Transkribapena

Nor Manterola Artola, Xeledonio
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-105
Pasartea 0:50:28 - 0:51:31 (1' 03'')
Laburpena Gobada edo lixiba egiten zuten emakumeek. Hauts bat erabiltzen zuten, sutako hautsa. Ura berotu beha izaten zen, arropak beratzeko. Gero aklaratzera errekara astoarekin.

Gobada II

Transkribapena

-'Ta arropa, jakiña, arropa eskuz garbitzeak bere lana du.
-Bai, hoixe dudik ez in!
-Hoi ez da labadoran sartu 'ta.
-A, ez, ez, hoi ez!
-Ongi garbittu ber zen.
-Hoixe!
-'Ta geo kampun dena zabaldu. Jarriyak eoten zin denak makillakin. Arropa zabaltzeko 'ta hola aitzen giñan.
-Biño hara, labaderoa jun 'ta arropa nola garbitzen zen? Ze xixtema, nola iten zenuten arropa garbitzeko? Uretan pasa 'ta ...
-Ui! Tortzen zen tubei bat, tubei batin tortzen zen.
Etortzen zen 'ta geo joten zen labadorea. 'Ta karo, labadorik bazun bestea joteko, gaiñeko zea joteko 'ta ura handikan joten zen. 'Ta beti garbiya tortzen zen. 'Ta horrela. Ahal zen bezela!
-Biñon, ura, uretan jarrita arropa bakarrik ez da garbitzen.
-A, ez, ez, ez!
-Hari ze iten zeniyoten garbitzeko?
-Oi! Itxian dena zeatu, garbittu!
-Marruskatu.
-Bai, itxian bai. Barriñoa bota 'ta barriñua buruan hartu 'ta, labadorea.
-'Ta han aklaratu ondoren?
-Bai, bai, bai, han. Ura nola korritzen baizun asko. 'Ta bestetik ondo tortzen zen ura. Beti ura garbiya bezela labadorin.
-'Ta arropa oso zikiña zeonian?
-Oso zikiña zonian? A! Ur beruakin itten zen dena, zea itxian barrenin e! Ur beruakin! Jaboiya bota 'ta ur berua 're bota. 'Ta han sartu 'ta euki 'ta geo zetu, dena pasa!
-Ura berotu in ber lembizi, ordun?
-A, bai, bai! Berotu in ber ura lendabizi. Arropa han sartzeko, barriñuan sartzeko.
-Oain itturriya ereki 'ta berua etortzen da.
-A! Oan bai.
-Leno ez zen hola etorko.
-A ez, hoi ez! Biño kampun etortzen zen hura hala tortzen zen e! Holako tubo haundi bat zen 'ta goitik bera earki etortzen zen ura.
-'Ta ze jaboi ibiltzen zenuten arropa garbitzeko?
-Ui, nik ahaztua dakat.
-Oain klase asko dia, biño orduan ez zien hola klase asko izango.
- Bai.
-Ez, leheno ba al zen ba holako jaboiyik? Zea pastilla.
-'Ta ze iten zenuten jaboiya itxian?
-Ez, eosi jaboiya! Eosi jaboiya. Bai, bai.
-'Ta lehen lejiak eta izango zien ba (...)?
-A bai! Ordun 'e bazian lejiak eta, hoi bai. Hola oango kontuik ez zen ordun. Keba! Ahal zen bezela.
-'Ta geo, jakiña, hua dena ondo-ondo garbitu 'ta esan dezu zabaldu iten zela. Biño bazan, askok jartzen zuten igual zelaiyan.
-A! Berduran? Hoa 're bazin jartzen zutenak e!
Miño gutxi e, berduran jartzen zutenak. Geo kampun jarriyak alambrik, 'ta haitan zabaldu.
-'Ta egualdi txarra iten baldin bazun?
-A! Gambaran.
-'Ta ondo lehortzen zien?
-Bai, bai. Ondo.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:18:09 - 0:21:24 (3' 15'')
Laburpena Arropa eskuz garbitzea uste baino zailagoa da. Ongi garbitzeko gogor igurtzi behar zen. Jaboia erabiltzen zuten garbitzeko. Zabaldu egiten zuten garbitu ondoren, askok zelaian jartzen zuten. Eguraldi txarrarekin ganbaran zabaltzen zuten arropa.

Ura, arropa garbitzen

Transkribapena

-Ura bazenuten etxian? Kanillako ura?
-Ez, ez. Beheko errekatik karri ber genun. Beheko errekatikan. Baldiakin hartuta. Ebiya itten zunian teillatutik eroitzen zena, baldiak jartzen genittun 'ta haikin biltzen genun 'ta.
Etxeko urikan ez. Kaskun bizi giñan 'ta han ez zen. Oan jarriyak dia urak eta denak han baserriya hartan e! Biño ordun ez zen ezer 'e.
-Eta arropa nun garbitzen zan?
-Erreka jonta!
-Errekan?
-Bai! Erreka jonta, han arraskan aitzeik ez zeon. Maindirikin 'ta erreka jon 'ta han garbitzen genittun.
-Biño galtzontzillo pare bat hartuta bakarra ez ziñaten jongo?
-Ez! Astuakin. Nola ba bestela?
-Arropa pilla hartu. Nola, nola izaten zen?
-Arropa hartu 'ta erreka! Oain, geo karri genun. Aurrena joten giñan Errekatxulo zun izena. Errekatxuloa jon 'ta han labadero bat bagenun.
'Ta geo ur hua itten zen, zea demboan uda dembuan, apar zeatu sekatu. Eta geo hartu eta Txikierditik aurrea erreka pasatzen zen, irriyo bat eta harea astuakin hartuta eamaten genittun.
Astuan maletan sartu, bi sestutan 'ta. Oain kejatu ingo ga ba!
-'Ta ze jaboi?
-Jaboiya bai, jaboi kozkorra! Hautsikan izaten al zen orduan? Jaboi kozkorrak, haikin.
Ez dakit nola garbitzen genittun. Uran usaiya jarriko geniyon behintzat eta.
-Ze izen izaten zun jaboiy harek? Akordatzen zea?
-Tximbo.
-Tximbo?
-'Ta lagarto 're bazen beste klase bat eta bai.
-Harekin raka-raka eman.
-Bai, harriya bat izaten zen hola jarriya. 'Ta harriyan gaiñian jarri, urian sartu hankak! Eta haren gaiñian. Bai, bai.
-Geo ongi aklaratu.
-Bai.
-Aklaratzeko ura nahikua bazeon. Erki korritzen zun urak eta.
-Hotza eongo zan!
-Bai, uda partian ondo. Neguan!
-'Ta baiñatzeko igual aprobetxatuko ziñuen.
-E?
-Baiñatzeko 'o zeok garbitzeko 're igual aprobetxatu.
-Baiñatu! Ordun baiñatzen al giñen? Baiñatu, arpeiya garbitzeko, arpeiya urakin pixkat. 'Ta hankak. Oan gomenientzi guziyak baia biño orduan! Bai, bai.
-Ze? Nola deitzen zitzaiyon arropak garbitziai edo? Ba al zun izenikan harek?
-Ez, erropa garbitzia.
-Arropa garbitzia?
-Guada 'o holakon bat?
-Guara. Hoixen, bai! Lehen bateko guara.
-Guara...
-Astuakin ailleka batea 'ta astuakin bestea, segi!
-'Ta barriñuk eta hola, gero astuan gaiñian jarri zea guziya...
-Astuan gaiñin baldiak izaten genittun 'ta baldiak asto-xextotan haik sartu, balde haundi batzuek. Asto-xextotan sartu 'ta. Bai.
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:41:02 - 0:44:21 (3' 19'')
Laburpena Ez zeukaten urik etxean errekatik hartzen zuten. Arropa garbitzera ere errekara joaten ziren, astoarekin.

Peñeneko koltxa garbitzen

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:29:34 - 0:32:39 (3' 05'')
Laburpena Tiburtxi gaztetan Altzibarko etxe guztietan barrena ibiltzen zen. Behin, Peñeneneko koltxa garbitzeko eskatu zieten. Eta hartzen zuen pisuarekin ezin. Gero arrautza bana eman zieten sari moduan.

Koltxak

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:26:13 - 0:29:34 (3' 21'')
Laburpena Arreorako koltxoiak egiten zituzten. Baina, pisu handia izaten zuten: Ardi ilea maindire tartean sartzen zen eta gero gustoko telarekin bildu. Eta garbitzerakoan oraindik eta gehiago. Hiztegia: ziribirika.