Ura, arropa garbitzen

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:41:02 - 0:44:21 (3' 19'')
Laburpena Ez zeukaten urik etxean errekatik hartzen zuten. Arropa garbitzera ere errekara joaten ziren, astoarekin.

Transkribapena

-Ura bazenuten etxian? Kanillako ura?
-Ez, ez. Beheko errekatik karri ber genun. Beheko errekatikan. Baldiakin hartuta. Ebiya itten zunian teillatutik eroitzen zena, baldiak jartzen genittun 'ta haikin biltzen genun 'ta.
Etxeko urikan ez. Kaskun bizi giñan 'ta han ez zen. Oan jarriyak dia urak eta denak han baserriya hartan e! Biño ordun ez zen ezer 'e.
-Eta arropa nun garbitzen zan?
-Erreka jonta!
-Errekan?
-Bai! Erreka jonta, han arraskan aitzeik ez zeon. Maindirikin 'ta erreka jon 'ta han garbitzen genittun.
-Biño galtzontzillo pare bat hartuta bakarra ez ziñaten jongo?
-Ez! Astuakin. Nola ba bestela?
-Arropa pilla hartu. Nola, nola izaten zen?
-Arropa hartu 'ta erreka! Oain, geo karri genun. Aurrena joten giñan Errekatxulo zun izena. Errekatxuloa jon 'ta han labadero bat bagenun.
'Ta geo ur hua itten zen, zea demboan uda dembuan, apar zeatu sekatu. Eta geo hartu eta Txikierditik aurrea erreka pasatzen zen, irriyo bat eta harea astuakin hartuta eamaten genittun.
Astuan maletan sartu, bi sestutan 'ta. Oain kejatu ingo ga ba!
-'Ta ze jaboi?
-Jaboiya bai, jaboi kozkorra! Hautsikan izaten al zen orduan? Jaboi kozkorrak, haikin.
Ez dakit nola garbitzen genittun. Uran usaiya jarriko geniyon behintzat eta.
-Ze izen izaten zun jaboiy harek? Akordatzen zea?
-Tximbo.
-Tximbo?
-'Ta lagarto 're bazen beste klase bat eta bai.
-Harekin raka-raka eman.
-Bai, harriya bat izaten zen hola jarriya. 'Ta harriyan gaiñian jarri, urian sartu hankak! Eta haren gaiñian. Bai, bai.
-Geo ongi aklaratu.
-Bai.
-Aklaratzeko ura nahikua bazeon. Erki korritzen zun urak eta.
-Hotza eongo zan!
-Bai, uda partian ondo. Neguan!
-'Ta baiñatzeko igual aprobetxatuko ziñuen.
-E?
-Baiñatzeko 'o zeok garbitzeko 're igual aprobetxatu.
-Baiñatu! Ordun baiñatzen al giñen? Baiñatu, arpeiya garbitzeko, arpeiya urakin pixkat. 'Ta hankak. Oan gomenientzi guziyak baia biño orduan! Bai, bai.
-Ze? Nola deitzen zitzaiyon arropak garbitziai edo? Ba al zun izenikan harek?
-Ez, erropa garbitzia.
-Arropa garbitzia?
-Guada 'o holakon bat?
-Guara. Hoixen, bai! Lehen bateko guara.
-Guara...
-Astuakin ailleka batea 'ta astuakin bestea, segi!
-'Ta barriñuk eta hola, gero astuan gaiñian jarri zea guziya...
-Astuan gaiñin baldiak izaten genittun 'ta baldiak asto-xextotan haik sartu, balde haundi batzuek. Asto-xextotan sartu 'ta. Bai.