Jostaketak

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:38:25 - 0:41:02 (2' 37'')
Laburpena Eskolan, jolas garaian zertan aritzen ziren kontatzen du: gordeketan, soka saltoan... Begien aurrean du nolakoa zen baserri hura. Orduko jostailuez: zerekin jolasten ziren, platera zaharren puskak...

Transkribapena

-Eta holakoik ez zenian, zertan pasatzen zenuten jolas garaiya?
-Bua! Jolasten alkarrekin han harrapaketan 'o gordeka 'ro bueno! Han ibiltzen giñan.
-'Ta soka saltuan bai?
-Baita 're! Sokik baldin bazen behintzat. Baserri bat, oandikan 'e begiyan puntan dakat nolakua zen, baserri bat.
Eta kuarto bat bazun, komona, eta beste bi kuarto 'ro bi zea haundikin, zea bat, eskola iña. Hola erditik itxi eta eskola iña. A! (Alaba izango da beko atia sumatu dut). Holaxe.
-Eta gero jostailluk itteko 'ta?
-Jostailluak gue jostailluak bakizu zer zien? Parra ingo zenuke e! Uste al zu jostailluik ikusi genula sekula guk? Hiru erregik 'ta tortzen zinin, eguarri jaiyak
Amak oillu 'at 'o bi akatzen bazittun 'ta hua salsan jarri, turroiyikan 'e ez genun izautzen guk. Nola? Nola nahi zenun haimbeste kuadrillakin kutixiyak ittia? Tripa betetzia nahikua itten zun.
'Ta jostailluk bakizu ze izaten genittun? Dembateko platera xarrikan dibujukin 'ta hola harrapatzen banittun zelaiyian, haik 'e karri itxea, garbittu 'ta haik jaso.
Jostaillo bat, ezta jostaillo bat, hiru erregeikan 'e guk ez genun izautu. Beste, tripak betetzeko nahiko lan bazakan amak, gailtzan posturian, bai.
-Eta gaiñekun trapukin eta muñekak eta holako? Holako gauzak?
-Ez, ez, ez. Goatzen naiz ondo. Jon giñan Belatz izena zun, hara eaman ziuten. 'Ta han muñeka soldaun moko, gomazko bat.
'Ta nik ze lapurreta in nun bazenekizuke. Tentaziyua maten! 'Ta geo itxea torri ber genula san ziutenin muñekua nekin karri nun. Hemen sartu hola, ze azpiyan. Eta muñekua nekin karri nun, lapurtuta.
Bai muñeka! Gomazkua zen! Guk gaiñontzekuan izautu? A ze lapurreta in nun e!
-Bueno, segun zeiñei lapurtzen zaiyon e!
-E, segun, hoixen! Nik biño gehiyo dunai lapurtzia!
Biño san zaittut, zelaiyin 'o harrapatzen genittun platera puxkak 'o ze, holaxeko gauzak karri, urin garbittu 'ta haik jaso. Hua izaten zen gue zea.