Orokorra

Gaixotasunak

-

Transkribapena

Nor Loinaz Azpiazu, Juli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-138
Pasartea 0:30:59 - 0:36:35 (5' 36'')
Laburpena Bere alaba Mari Karmeni zer gertatu zaion kontatzen du. Sistioko Poloni aipatzen du. Sendatzeko enplastero batekin ibili omen zen. Juliren alaba gaizki ibili zenean enplastero berari deitu zioten.

Sendabelarrak

Transkribapena

-Eta geo sendabelarrak zertako, aber, zuk badakizu gutxigorabera bakoitxa zertako den, ez? Pasma-belarra 'ta hoiyek? Pasma-belarra zertako da?
-Pasma-belarra da infekziyuako. Pasmo-belarra da infekziyoako. Katarrua infekziyua da. 'Ta berbena, pasmo-belarrak eosi, kantidadik jakin ber zu hortako e!
Pasmo-belarrakin kontukin ibilli ber zu, zertikan haziya behin atera ezko, hoi benenua da. Hoi ez da ya, hoi iñ biño len billu ber da pasmo-belarra.
Bestela pasmo-belarran haziy hoi, hoi benenua da. Horrekin kontua ber da. Hartzeko garaiyin 'e bai. Nik katarrua denin neuan pranko hartzen dut.
Berbena eosi, pasmo-belarra pixka't nastu, plantiñ belarra 're oso ona da katarruntzako. Plantiñ belarra 're nasten yot. Eta in kazo batian dena eta geo frasko batian irazkittuta jarri, neberan jarri.
'Ta goizin 'o bazkalondun 'o tazaka bat.
-Hotza?
-Nik epelduta hartzen dut.
-Berotu, geo berotan.
-Bai, bai. Geo berotu, bai bai. Epelduta. Asko hartzen dut, asko 'ro ber dutenin. Plantiñ belarra 're ona da eztulantzako, oso ona da.
-Eztulantzako?
-Eztulantzako.
-'Ta emplastuk eta?
-A bai! Hoi 're bai!
-Kataplasmak eta nola izaten dia hoik? Klase asko ttuzu? Klase asko dakizkizu?
-Zeako, katarruntzako?
-Emplastuk eta.
-Emplastua nik berbenana. Eta pasmo belarra nasten yotelako. Pantiñ belarra bea 're da oso ona. Ni ume, neska koxkorra nitzalako iitiyakin arbi atetzen ai nitzala, in nun hankin ebaki.
Ebaki haundiya, ni ez nitzan, nei ez ziten meikuna eaman iñork 'e gue itxian, amak eta. Hoi neska kozkorra. Pantin belarrakin sendatu nun nik herida hua.
Pantin belarra jarri trapo baten gaiñian, jo-jo iñ maillu batekin 'o 'ta dena berde berde gatzen 'ta hua jarri, hua jarri.
-Herida sendatzeko?
-Herida, nei harrek sendatu zin e! Pasma bela... o pantin belarra oso ona da.
-'Ta bostorriya 'ta hoi zer da?
-Bostorriya, bostorriya da, hoi 're oso ona da heridantzako, 'men da. Hoi ikasi berriya dut nik. Zembateta joten zan, denak difentia eakusten zattuzte.
Biño ni ya geldittu naz, eske ya...
-'Ta hoben hobenak zein dia zure ustez, Juli?
-A! Pasma belarra 'ta berbena.
-Hoiyek biyek?
-Hoik dia kategoriakuk. Hor aurrian doztenak hoik dia. Berbena 'ta pasma belarra.
-'Ta osiña zertako ibiltzen da?
-Osiña? Garbitzeko.
Nor Loinaz Azpiazu, Juli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-138
Pasartea 0:27:51 - 0:30:59 (3' 08'')
Laburpena Sendabelar bakoitza zertarako den kontatzen du. Pasmabelarra, infekzioentzat. Berbena, plantin belarra, bostorria, osina. Plantin belarra zaurientzat oso ona da. Pasma belarra eta berbena dira sendabelar izarrak. Hiztegia: Irazkitu.

zahartzea

Transkribapena

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta ERR-41c
Pasartea 0:08:27 - 0:10:18 (1' 51'')
Laburpena Zahartzea eta alzheimerra bezalako gaisotasunak gogorra dira batez ere ingurukoentzat. Orain gehiago bizitzeko baliabideak badira, baina gaisotasunak ere areagotu egin dira.

-

Transkribapena

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-093
Pasartea 0:21:05 - 0:25:35 (4' 30'')
Laburpena Hanketako gaitzaz. Beste minak: bi aldiz izan du ernia, apendizitis, ...