Beste batzuk

Desberdintasunak (heziketan, erlijioan, e.a.); banaketa

Maiatzaren 1ean ezkontza

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 1:20:33 - 1:21:54 (1' 21'')
Laburpena 1969ko maiatzaren 1ean ezkondu ziren urtero jaieguna izan zedin. Jai eguna izanik, ordea, ezkontzeko eta bazkarirako tokia aurkitzea zaila izan zen. Tolosako Bentaundin egin zuten ospakizuna, baina Izaskunen ezkondu ziren. Eguzkia eta hego haizea izan zuten.

Arreoa

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 1:19:05 - 1:20:33 (1' 28'')
Laburpena Arreo osoa Mari Karmenek egin zuen, ahizparentzat eta beretzat. Arreoa: maindireak, toallak, koltxak, mantak egin zituen. Beren amaren ustez, emakumeak ezkontzeko josten eta sukaldean jakin behar zuen.

"Arrikalayak"

Transkribapena

Nor Barrenetxea Retegi, Juan Mari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-140
Pasartea 1:09:34 - 1:10:50 (1' 16'')
Laburpena Lehenengo Oiartzungo eta Errenteriako euskarari buruz hitz egiten du, burla egiten zieten oiartzuarrei. Baina gero Txikierdira joaten zirenean Errenteriako mutilek Oiartzungo neskak etxera lagundu nahi izaten zituzten, eta beraiek harrika hartzen zituzten.

Helduta dantza egitea galarazita

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 0:48:10 - 0:50:25 (2' 15'')
Laburpena Mari Karmenen hiru ahizpa zaharrenen garaian, ezin zen mutilekin helduta dantzarik egin. Zelataria jartzen zuten zer egiten zuten ikusteko. Helduta dantzan harrapatuz gero, zigorra jartzen zuten.

Ezkontza eta bidaia

Transkribapena

Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-089
Pasartea 1:18:36 - 1:24:07 (5' 31'')
Laburpena Errenterian ezkondu ziren. Arzaken egin zuten bazkaria. Familiakoak joaten ziren eta haiek ordaindu zuten, anai-arrebak joan ziren ezkontzara.Ezkon bidaian Kataluinara joan ziren, han familikoren bat zeukaten, Zaragozara gero Iruñara.Kartera lapurretak.

Ezkontzako bazkaria

Transkribapena

-Eta bazkaiya 're ingo zenuten.
-Bai, jesus nola da? Zein da itxi hoi? Ez naz akortzen oain.
-Itxian?
-Bai, bazkaiya in genun lekua. Ai! Hor da ba zean. Errentitikan aurrea, Pasaitik aurrea jonta ...
-A! Arzak?
-Arzakenin!
-Hara!
-Arzakenin bai. Hantxe in genun.
-Urruti da hua. Hemendik juteko 're urruti xamar.
-Bai, biño haraxe jon giñan.
-'Ta haraiño juteko nola? Haraiño nola jun ziñeten?
-Oi! Autobusin jendia 'ta gu tasisen. Autobusin jendia 'ta gu tasisen.
-'Ta ondo bazkaldu han?
-Ahaztua dakat ze jan genun 'e. Dembo asko da 'ta.
-Ordun familikuak biltzen zian, ez?
-Familikuk bai.
-Anai-arrebak, guraso 'ta...
-'Ta geo launak 'e banittun 'ta hola.
-Hor ordun jarri ziñan bizitzen senarran baserriyan.
-Han, bai.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:39:35 - 0:41:00 (1' 25'')
Laburpena Ezkontzako bazkaria Arzaken egin zuten. Familia eta lagunak autobusez joan ziren. Eta senar-emazteak taxian.

Arreoa

Transkribapena

-Ordun ezkontzeko arreua 'o prepatu ber izaten zen.
-Bai, kuartua. Kuartua.
-Mueblik?
-Bai.
-'Ta haik muebli haik eskuz iñak iza...?
-Ez dakit, nik muebleiyan eosi nittun 'ta nola iñak izango zin.
-Eosi in zenittun.
-Eosi in nittun nik. Oan non iñak izango zin...
-Bazen muebleiya hemen Oiyartzunen? 'O Errenteiyan 'o eosiko zenittun igual?
-Nik Errentiyan eosi nun. Ordun 'e Oiyartzunen izango zen muebleiya e. Seuru ez dakit e!
-Zuk Errentiyan eosi zenittun ordun?
-Nik bai Errentiyan.
-'Ta geo maindire 'ta.
-Bai, ber zen gauza. Iñ in ber.
-Hoi da, hua 're gastua izango zan ba?
-Hoixe! Dudik ez in! Debalde ez zuten ematen.
-Biño amak launduko zizun pixka't.
-Bai, amak, hoixe! Amak laundu zin. 'Ta gizonak beak 'e bai 'ta.
-Baita 're.
-Ahal zen bezela.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:38:30 - 0:39:35 (1' 05'')
Laburpena Altzariak, maindireak, koltxoiak ... egin zituen Carmenek arreo bezala. Amak eta gizonak lagundu zioten.