Abertzaleak

Abertzaletasuna; Batzokia; "Bizkaitarrismoa", EAJ eta ANV

batzokia

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-111
Pasartea 0:02:21 - 0:03:25 (1' 04'')
Laburpena Errepublika garaiko oroitzapen askorik ez dute baina batzokiaz akordatzen dira. Kantuan, antzerkia egiten eta dotrina ere ikasten zuten bertan

Batzokian dotrina eta dantza

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:25:45 - 0:27:32 (1' 47'')
Laburpena Dotrina batzokian ikasten zuten. Dotrina zaharra izebak erakusten zuen. Eta dantzak, berriz, Oñatibiak erakusten zituen. Oñatibiatarrak senide asko ziren.

Oiartzungo batzokia

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-108
Pasartea 0:47:07 - 0:48:52 (1' 45'')
Laburpena Ostegunetan batzokira joaten ziren, dotrina izaten zuten. Batez ere, dantza gogoratzen du. Dantza taldearekin ibiltzen zen, beti aurreneko ilaran. Lekuonatarren "Eun dukat" antzerkia gogoratzen du, oso polita zen. Gasteizera joan zen Alderdi edo Aberri egunera dantzatzera.

aberri eguna, batzokia

Transkribapena

-Bai.
-Bueno, ordun ikurriña jartzen zen, etxetan jartzen zen ikurriña?
-Ikurriña bai.
-Aberri eguna izaten zenian?
-Aberri egunian bai, bai, bai.
-Eta kalian desfilia 'o zerbaitt 'e izaten zen?
-Kalian? Pues no se, ordun abertzalia 're nola zon (...)pian pues eso.
'Ta gu teatruk itten 'ta hola, hola ibiltzen giñan gu.
-Girua, giro ona zeon. Herriyan giro ona zeon orduan.
-A, bai!
-Urte hoitan giro ona zeon herriyan.
-Bai, bai, bai, bai, bai.
-Geo kambiatu zian gauzak.
-Bai, gauzak, bai. Bai.
-Eta izaten zien batzokitan 'ta baita 're gerra aurrian poxpoliñak eta, zuk izautu al zenittun poxpoliñak?
-Poxpoliñak, bai! Poxpoliña korrientia zen. Bai, poxpoliña, Jesus, Maria! Bai.
-Hemen 'e izango zien batzokiyan poxpoliñak?
-Non?
-Batzokiyan poxpoliñak ez al zien izaten?
-Ai, klaro! Funtziyuak zinin 'ta. Ben gona gorriyak 'o zea berdikin 'ta hola.
-'Ta zuek antzerkiya iten zenutenian kantatu 're ingo zenuten?
-Abestu bai.
-Abestu, bai.
-Abestu.
-Abestu, bai. Abestu asko. Ensaiyuak eta oo!
-'Ta ze kanta, Kontxita, ze kanta kantatzen zenittuzten ordun?
-Oi! Ez dakit ba. Ez dakit. Batzutan hasten denian gotzen naz, biño beste gaiñekun ez, urte asko dia!
-Bai, asko pasa dia, bai!
-Urte asko dia. Bai. Holaxen.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:35:41 - 0:37:40 (1' 59'')
Laburpena Etxeetan ikurrina jartzen zen aberri egunean. Antzerkiak... izaten ziren. Poxpolinak. Kantuak.

Lukas aitona

Transkribapena

Nor Arruabarrena Ansa, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-098
Pasartea 0:57:48 - 1:04:17 (6' 29'')
Laburpena Senarraren aita Lukas treneko txoferra zen. Batzokian ibiltzen zen. Lehen ere baziren alderdien arteko ezinikusiak. Kartzelan egon zen, beren zelaian ikurrina bat jarri zuten "Adoración nocturna"-ko prozesioan eta horregatik. Monzon eta eszisioa, eztabaidan aritzen zen plazan. Ilobek bazkaltzera berandu etortzeagatik aulki txikia jartzen zioten.

Karlistak eta militarrak

Transkribapena

- Killikupin.
- Hor zer zen?
- E?
- Hor ez zen batzokiya eon 'ta geo...
- Batzokiya gisa biño lembiziko zea hortan aitzen zin hola komuniyua in ber zutenak eta doktriñarako preparatzen aitzen zian hor, lendabiziko plantan. Batzoki gisa, bai.
- 'Ta zirkulua zer zen karlistana?
- Bai. Biño lembizi batzokiya zen, e!
- Hoi da, hoi da. Eta karlistak ze eondu zin, e... Arizmendinin 'e ez zin eondu?
- Militarrak.
- A, militarrak.
- Militarrak, sí. Militarrak eondu zin, bai.
- 'Ta ayuntamentun 'e bai. Hasieran.
- Ayuntamentun nik ez naz akordatzen. Ayuntamentun. Bai, hor itxe zea hoitan militarra zen hemen gehiyen. 'Ta hemen Pepita Elizegi, osea, betenaiyun bi hortan ere, hor zen, berriz,
Donostikua, General Solchaga. Haik udaran etortzen zin General Solchaga 'ta bere familiya 'ta ordun hor gertatu zin gerra sortu zenin. Era militar.
- Bertan iondu zen?
- Solchaga hoi zen, militarra zen. (Grado) haundi xamarrekua zen. Jenerala, General Solchaga. Zin Donostikuk, biño udaran horrea tortzen zin Pepita Elizegin pisu horta. Udara tortzen tzin horrea.'Ta hor gertatu zin gerra sortu zenin. Bai.
- 'Ta bertan geldittu zin?
Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-032
Pasartea 0:48:50 - 0:50:30 (1' 40'')
Laburpena

Killirikupe gainean batzokia zegoen. Gerora Círculo Carlista izan zena aurretik Batzokia zen. Arizmendinen militarrak egon ziren. Solchaga jeneralak udara herrian pasatzen zuen, gerra etorri zenean Oiartzunen zen eta bertan gelditu zen..