Nor | Pikabea Artola, Arroxa |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-052 |
Pasartea | 0:08:20 - 0:11:10 (2' 50'') |
Laburpena | Lehen, diru gutxi erabiltzen zen. Baserritarrek diarioa edo kartilla izaten zuten. Dendetatik hartzen zutena idatzi egiten zuten, eta, gero, abere bat salduta ateratako diruarekin kitatzen zuten zorra. Lehen lan asko egiten zen, baina pozik bizi ziren. Portuberri baserria. Hika. |
Transkribapena
- ...ate genun, ixtoia hemen. Hola atetzen zin txarrak itxian.
- Len jaio 'ta hil: itxian.
- Itxian. Oain gañeko... oaiñ denak zarrak 'e denak diaiyo pixkat badugu,
- Len jaio 'ta hil: itxian.
- Itxian. Oain gañeko... oaiñ denak zarrak 'e denak diaiyo pixkat badugu,
ordun iñork 'e ez zun e! diaiyoikan. Gabe jaso ber izaten zen gurasuai, itxea ezkontzen zen bat 'ta itxian itten zenakin bizi, 'ta hola. Sos askoik gabe. Kartilla beti 'ta dirua... 'o zerriya kumen batzuk saltzen zinin 'ta zokor bat saltzen zinin, 'ta zorrak patu. Hola. Hola bizitzen zin.
Miño, nik saten dut beti, ordun parra in 'ta bizi... Oaiñ ez din inorrek parrik itten! Oaingo gaztiak ez du... beti... Nahikua izaki 'ta beti haserre do!
- Bai.
- Bai.
- Hoi da difentziya.
- 'Ta lana 're asko itten zenuten miño beti berriketan aitzeko 'ta denbua hartzen zenuten, ez?
- Ui, lana: Goizin jaiki 'ta lanea, geo gosaltzea, geo bazkaldu arte lanin zelayin 'o
- 'Ta lana 're asko itten zenuten miño beti berriketan aitzeko 'ta denbua hartzen zenuten, ez?
- Ui, lana: Goizin jaiki 'ta lanea, geo gosaltzea, geo bazkaldu arte lanin zelayin 'o
artajorran 'o ze denbo zen... udazkenin iatzia, iatzia ebatten ibitiyakin 'ta beno, dena hola. Miño, bakotxak ben tenorin ben lanak eta... neua tortzin artaxuitzen iji 'ta aja juntatzen bagiñan, norbatte joten bazen, gue itxian bakizu taberna 'ta beti mutil gaztia 'o norbaitt
izaten zen... 'ta iji 'ta aja arto-txuitzen 'ta... Holako bizimodua zen, diruik ez zen miño konformidadia. Oaiñ ez do, oaiñ... Oso diferentia. San niyon honea torri zenai: "Mundua? Munduak buelta bat eman du! Bakarra ez: bi! Bi gañea, eman 'ttu".
Oaiñ errespetua galdu da 'ta dena galdu da. Oaiñ iño... errespetua nik ez dakit nola san 'e: gauza askotan errespetoik ez do. 'Ta honek 'e battin kulpak: zemat gauza azaltzen dia umin aurrin, ikusi ber ez dinak, denak ikusten 'ttuzte.
Nik, honen muttiko ttikiyak, oaiñ hogeita hamaika urte 'ttu: (beok) hor ai zin zerbatte peli... zea 'ta: "Gorka, hoi ez da zuk kusteko mokua" 'ta "Amona, hoik kalin ikusten dia 'ta!" kontestaziyua!
- Klaro, harek ya ikusiyak!
- Bai. 'Ta hola, la vida.
- Bai, eta Portuberri gañekun zer zen, baserri haundiya zen?
- Bai. 'Ta hola, la vida.
- Bai, eta Portuberri gañekun zer zen, baserri haundiya zen?
- Bai. Baserri haundiya zen gue etxia bai. Geo pasa zen karretera... Trabajadorik in zuten 'ta zalaiyak 'ta erdittuta utzi zittuzten. Erdittuta geldittu zin. 'Ta miño... familiya 're gutxiyo 'ta lana 're gutxiyo aski 'ta...