Luxurik gabeko ezkontzak

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:29:00 - 0:32:10 (3' 10'')
Laburpena Ezkontza: Aitabitxi-amabitxiak eta senide bakarra izan ziren bazkarian, beste inor ez. Soineko beltzarekin ezkondu zen, orduan ez baitziren oraingo zuri eder horiek. Bidaia Tolosara egin zuten. Gerran soldaduek etxeetatik errekisatutako arropak saltzen zituzten eta haietatik ahal zuena erosita egin zuen arreoa.

Transkribapena

- ...ezkonduak 'e.
- Denak?
- Denak.
- Dena eaman ber... 'Ta gotzen al tza ezkontza nola izan zen?
- E?
- Ezkontza nola izan zen gotzen za?
- Ezkontza guria... atautxi-amautxiyak eta akabo! Itxian bi bat familia 'o bazkai bat in genun 'ta... nik ahizpa eaman nun 'ta harek anaiya, atautxi-amautxi 'ta ez zen geyo bodik!
- Hara, senidik bakarrak?
- Senidi bakarrak, miño san dizut, miño juntatu bi baserri, bitakuak 'ta bazkai bat in genun. Ezauera bat eman elkarrei, zarrak 'ta gaztiak 'ta denak.
- 'Ta zeiñen itxian? Non in zenuten Maldaburun 'o zuenin?
- Guriin. Bazkai bat in zen 'ta gue bodak!
- 'Ta jantziak nola izaten zin?
- Soineko beltza. Nik hala eaman nun. Ez oaingo traje zuri elegante hoik. Soineko beltza, zapata beltzak...
- 'Ta ze itten zen berria eosi 'o etxian itten zen?
- Ez, berria eosi genun. Guk berria eosi genun. Modu askotan ordun 'de jendia.
- Ahal zun bezela?
- Ahal zun bezela! Nik berriya erosi nuen. Harek traje azul marino 'ta nik soiñeko beltza.
- 'Ta erretratuik bai al zenuten? Ate al zenuten erretratua?
- Ne alaba baten etxian bada oaindik bodako erretratuak.
Miño gue biyena bakarra, denekin ez genun atea. Ez giñen, ez genun umoreik 'o... geoko.
- Justukua in 'ta...
- Bai.
- Gañea go ikarriya eukiko zenuten ezkontzeko?
- E?
- Gogo ikarriya eukiko zenuten ezkontzeko?
- Ui! Denak juten 'ta gu 're...
- Hiru urte espetu 'ta geo.
- Gerran, aber! Holaxe.
- Eta geo otordua 'ro in 'ta kitto? Biajeik eta holakoik ez zenuten ingo?
- Ez, ez. Biajin Tolosaño jon giñen! Irunen ezkondu eta Tolosa fan giñen, 'ta Tolosan gaba pasa genun, 'ta eun pare bat 'o pasa genittun 'ta bakotxa... hara, haren etxea, hara ezkondu nitzen.
- Maldaburura?
- Maldaburura.
- Eta ba al zanakan arriua 'ro iña?
- Bai. Gerra denbun soldaduak itxetatikan 'ta rekisatuta bidian salduta 'ta banittun nik hartuak maindire batzuk 'ta bai, banittun 'ta denak ongi etorri zian. Gañekun, oain bezelako...
- Bai ordun: maindirik eta erropa batzuk?
- Bai. Arropa... aldagarriyak. Bai.
- 'Ta ze in zenittun, bordatu 'ta?
- Bordatuak? Ez dut uste bordatu nunik... ez, ez nittun bordatuko, nik ez. Hoinbeste eskola e'genuen e'nuen bordatu.
- Eta hoi nola izaten zen ordun? Eta ezkontzeko...