Janzkera eta orrazkera

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-018
Pasartea 0:00:40 - 0:04:10 (3' 30'')
Laburpena Nola janzten ziren: txanbrak. Orrazkerak: mototxak. Gizasemeak bizartegira joaten ziren, baina emakumeak ez ziren joaten ile-apaindegira. Lehengusuak jostunak zituen eta berak ere ikasi zuen. Gerran hildako anaia dotorea zen.

Transkribapena

- Ba...! Dezente ya gue dembutako jantziyak eta zea, aurreatuk zin. Ongi jazten giñan. Aste Santuko trajia 'ta, bestela, berriz, soiñeko plisatuk eta, bai, dotoria izaten zen ordun 'e!
- Illia 're bai, aski erki orraztua!
- Bai. Illia... Zea, bi trentz in 'ta... Bai, erretratuk battut. Hombre!
- 'Ta ama 'ta nola jazten zin?
- Ama 'ta... Haik beti xaharruk eta gona zeatu, plisatuk 'o fruntzittuk 'o hola, 'ta geo txambrak.
- Zer zin txambrak?
- Txambra izaten zen, blusak saten 'youna. Gaiñetik, 'ta geo jertse bat hotz zenin. Bai, ordun ongi jazten zin, e!
- Illia 'ta nola ibiltzen zuten?
- 'Ta illia jenealin, zea, nik bi trentzakin ibilli nun, 'ta geo moztu nun 'ta geo penetan 'e bai. Biño haik 'e luzia 'ta hola mototxak, orkillakin jarrita.
- Beák jarko zuten!
- Hombre! Pelukeira gutxi joten zen ordun! Ez baizen.
- Karo.
- Oain denak pelukeira. Hola, bai.
- Noiz hasi zen emakumik pelukeira 'ta joten? Zertik gizasemik bai, barbeiyak eta bazin.
- Bai, barbeiyak.
- Biño emakumik?
- Emakumik 'e ba ya gue garaitako hasiyak giñan pelukeira joten. Bai.
- 'Ta erropa iostea 'ta?
- Hoi jenealin Donostira joten nitzan ni. Donostiyan nittun izeba, lengusuk... 'Ta geo haik itxea tortzen zin 'ta gu haina joten nitzan 'ta haik launtzen ziten 'ta... Askotan Donostiyan eosten nun arropa. Bai. Bai, ordun 'e itten zin (iñalak) jendik!
- Bai, karo. Kapritxuk ahal zinak!
- Bai. Han aukera gehiyo izaten baizen. Uan Errenteiyan 'ta hoitan asko izaten da arropa 'ta, Mamuten 'ta, ba! 'Ta hautsi ez da itten berriz oaiñ.
- Len bai?
- Ui! Ibilliyan ibilliyan hausi!
- Biño kompondu 're gehiyo len.
- Hoixe.
- Oain dena bota.
- Gizonak galtzak eta zea petatxoz (...) belaunetatik eta
gastatzen baizittuzten aurreneko, biño oaiñ ez da ikusten.
- Oaiñ hautsi 'ta... Bueno, hautsi biño lenoztik bota 're!
- Bai, gutxi piyatu... gutxi piyatu.
- 'Ta josi? Joxepa, zu jostuna al ziñan?
- Bai, jostuna nitzan. Lengusuk nittun jostunak Donostiyan. Lembizi han josten nun, geo haikin ikasi nun neonek, eta neone itxekuk eta kampokuk eta itten aitzen nitzan.
Geo alpertu, oain batez!
- Nahiko in zenun 'ta!
- Bai, lana gue dembotan! Jesus! Gizonak bezela! Zelaiyin 'ta, ordun atta 'ta,
anaiyak eta zianak... Anaiya banun, oso elegantia e! Gerran hil zen gizajua! Ez zun hoi mezi. Korbatakin ibiltzen zena.
- San zenin lengun.
- Bai?
- Bai.
- 'Ta nik aztua nun!
- Bai, bai. Erretratun ikusi zenun?
- Bai, itxea jon 'ta erretraturi beitzen 'yot 'ta bai.
- Bai, gaiña san zenun zukin joten zela eostea! Zuk launtzen zeniyola!
- Bai, hombre! Donostira deus eostea, nekin.