Atxilotuak, gerran

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-013
Pasartea 0:34:30 - 0:37:20 (2' 50'')
Laburpena

Gerra garaian, Feliciano Beldarrain zegoen alkate, eta militarrak Kaxildaren bila joan ziren alkatearen etxera lagun ziezaien. Alkatea eta iturrioztar bat hartu zituzten. Kaxildari etxera itzultzeko esan zioten. Atxilotuei zer gertatuko zitzaien galdetu zuen eta militarrek ez zitzaiela ezer gertatuko esan zioten. Baina atxilotutako guztiak ez ziren itzultzen.

Transkribapena

- Arizmendi 'ta Beldarraiñaneko... Alkatia ordun zea genun, Beldarraiñenekua genun! Haik eaman zittuzten.
- 'Ta haik ze in zittuzten?
- Karrikatik Naparrura eaman zittuzten. 'Ta nei itxetik hartu 'ta eamanazi ziten alkatia hartzea!
- Zuri?
- Hantxe jon ber izandu nun!
- 'Ta noa? Non zon hua?
- Alkatia Beldarraiñenin bizi zen.
- Beldarraiñenin?
- Beldarraiñenin. Eta hura hartutzeko, alkatia hartzeko, Arantxan bekua, atta, Balentin Santakruz, dendan zon eta jon zin haena! 'Ta harrek ez jon nahi. Eta geo nei trimbria betik. Beitu 'ta bat estraiñua! San zin, jeisteko betti 'ta san niyon baietz, jetxiko nitzala.
Jetxi nintzan 'ta san zin: "ez zizu ezer 'e pasako, baiño bakar-bakarrik nahi genuke Alkatia non bizi den eakustia zuk!" 'ta san niyoten. "Alkatia? zertako eakutsi ber yotet Alkatia non bizi den?" Hola san niyoten!
San niyoten, ez ziyola ezer 'e pasako, bakarrik Alkatia hartu ber dugula! Eta guazen guekin 'ta bertan utziko zattugu bueltan! Baita jon, hora atezi Alkatia etxetik, Beldarraiñena, hartu Alkatia 'ta geo... Zein zuten bestia? Iturriozkua zen beste gizon bat hartu zuten,
haren bazterrin Alkatikin, eta ni atzetik, hala plaza! Ni itxea ailletu nintzanin, san zin batek erderaz: "ya puedes ir a casa ahora. ¡No se preocupe, e! Que no le va a pasar nada." san zin. San niyon: "bueno, muchas gracias, pero, pero me alegraría que no pasará nada."
Holaxe san niyoten, "que no pasara nada?" 'ta san zin: "¡no pasará nada!" Biarren euneko Aizmendi hilla, Alkatia hilla, bestia eaman zutena hilla! Eta gue goikua, gizona, Andres Etxeberria hura 're eaman zuten, hua biziik ez dakit zembat dembo, biño geo hil zuten hura 're! Horra ba!
- Hau disgustua zutzako 're, e!
- Oi...! Gauza trixte asko pasia ga!
- Alkatia zein zen?
- Belderrain.
- Beldarrain?
- Beldarrain.
- Apellidua, Beldarrain?
- E?
- Apellidua Beldarrain?
- Apellidua... Bai! Feliciano Beldarrain.
- 'Ta bizi, non bizi zen?
- Beldarraiñenin.
- A!
- Beldarraiñenin itxia bena zuten, bena zuten.
- Zein zen Beldarraiñ itxia?