ane lardi enbil-k bidalia Ar, 09/29/2009 - 10:35-n
Kategoria gramatikala:
Toponimia
Batuan:
Zaria
Esanahia:
Gazteleraz:
Zaria
Jakingarriak:
Zaia [Zaria]. (Toponimia). Zaria Errenteria eta Oiartzun arteko mugan nabarmentzen den kasko baten izena da, besteak beste. Mendizaleen txartelontzia, erpin geodesikoa eta antenak jasotzen dituen porlaenzko txabola txiki bat dauka gainean. Baditu beste izen batzuk ere, Uzpurugaña, Uzpuko gaña (Uzpuru deritzo Munanier aldeko lepoari), Errenteriko torrea (hauxe da Errenteriako udalerriko gainik garaiena).
Ikusi | Aipamena | Hiztuna |
---|---|---|
Aipamena ikusi | Itxian sartu 'ta nahi zittuzten guziyak iñ... Atta bakarrik geldittu itxiin eta amak bialtzen niñun hor Zaiya, Oaiñ eroiya 'men da baserriy hora. Zeozer parintik giñan 'ta hara jongo giñan. Eta han... 'Ta ni bialtzen niñun: "atta ikustea jon berko zu ba!" Amak saten zin. | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |
Aipamena ikusi | "Hua bakarrik ez da eongo han". Tortzen nitzan 'ta... Jesus...! Zeiñek kaso iña bai! Ni gazte gazte gaztia, hogei urte. Ipurtzulotik seika 'ta... "¡Hala... Por ahí! Iros a Navarra!" Eta gaixtuak zin, e! Gaixtuak zin, desapiyuk eta. Bai. 'Ta " Alto...!" han, Zaiko gaiñetik. | Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa |