Mendiko lana

Nor Elizondo Lekuona, Domingo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-083
Pasartea 0:03:20 - 0:04:50 (1' 30'')
Laburpena Norteko trenbiderako trabesak mendian bertan egiten ziren. Bi espeka jarri, bueltaka-bueltaka aldamiora igo eta han moztu. Mandazainek handik errepideraino eramaten zituzten. Karga orekatzeko, harriak erabiltzen zituzten.

Transkribapena

'Ta haik tenteka jartzen zuten, tenteka jarri 'ta gio guk handik kargatu manduk
- 'Ta ordun hoi ze izaten zen ez zen arbola bota 'ta handikan ate trabesak? arbolaz
- Lenbizi arbola bota
- Hoi da, hoi da
- Lenbizi arbola bota 'ta be neurriyan moztu
- Hoi da
- 'Ta gio arbola miño beruo jarri aldamiyua goitik betti bueltaka bueltaka karri
- Ah ya, ya
- Gio jarri zea bi, bi zea jarri bi espeka bezela , espeka haitan bueltaka bueltaka gañea iyo aldamiyun gañea 'ta aldamiyua zerratu 'ta gio pilla jarri denak
sartu bi eztaka lurrin fuerte 'ta han jarri trabeska eur bat, 'ta gio tenteka jarri hola zeak, hola jarri puskak denak llaran puskak denak tenteka.
- Zuek haik hartu 'ta
- Guk haik hartu biyek alleka banatan 'ta beti pasta pixkat okerra bazen haundina bestek jarri 'ta... beti zeatu beti begi pixkat 'billi ber
- Hua zaku eamaten miño zallo izango zen, ? ez?
- Ba...
- Bai geo harri bat jarri igual besteik han, hua ezin zen alleka bueltatu han harri haundi bat jarri 'ta,
gio harri haundy hoi berriz e' mandun gañin jarri 'ta mendira eaman berri e'!
- Bestela pilla ingo baizen bian!
- Jo! 'Ta karo hoi dena mendiyan itten zen hartako 're tokiya maldan 'ta