Ikurrina, galarazita

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-081
Pasartea 0:05:50 - 0:07:00 (1' 10'')
Laburpena Behin, autobusetik ikurrinak botatzen aritu ziren, Errenteriatik Oiartzunera bitarte. Botijo-saltzaile batek bildu eta botijoak ikurrinekin apaindu zituen. Atxilotu egin zuten botijo-saltzailea.

Transkribapena

- Gio beste batin gu , zea Donostik, ui Errendein autobusa hartu 'ta autobusetik birian botzen leihotikan tarra tarra, diximulo errin.
'Ta hurrengo eunin kalin hor azalten da, pazko euna zen miño, botijo saltzaille bat.
"- Buenos botijos, botijos baratos!" ejua 'ta bulla 'ta, botijo denak harrek, ikurriñak kolakin izaten zin, 'ta denak ikurriñak josiyak! botijo 'ta zea guziyak , be saltzeko zittun tresna guziyak!
Guardiazillak hartu 'ta zeara kuartelea, Guardia zibillak hartuta.
'Ta jo... iya ze iya ez dakin ze itten ai den harek, iya ze zertako jarri, ikurriñak, nola billatu 'ttun ta. Birian billatu ttula 'ta asko zila 'ta polittak iruittu ziyola 'ta
joño pos gustatu in ziyola 'ta jarri in ttula. Mekaguen! ikazeko festak armatu genittun!
Bai, bai. Holako holako.
- Karo zuek denak beste alde, Karo hoi debekatuk ikurriñak eta
- Hombre, Jesus Maria 'ta Jose!
- Harrapatzen bazizuten? beri haikin?
- Nik ez dakit ze za, nik ez dakit ze pasako zen miño kartzela seguro behintzat