Batzokiak kendu

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:40:20 - 0:42:41 (2' 21'')
Laburpena Gerraren aurretik, baziren Batzokiak. Gerraren ondoren, frankismoak bereganatu zituen. 'Zirkulu' bezala ezagutzen zen etxea, esaterako, gerra aurretik Batzokia zen. Gero, frankistek hartu zuten eta 'Circulo Carlista' deitu zioten -handik hartu zuen izena-. Gero, 'Frente de Juventudes' izan zen, eta, ondoren, 'Acción Católica'. Pikabene jauregian, dotrina ematen zen. Gerra garaian, tropak egon ziren eta bertako jabeak alde egin behar izan zuen.

Transkribapena

-'Ta geo hoi, geo euskerakin 'ta kultura 'ta hoi dena ze ingo zen gerrakin, ez?
-Bai, bai, bai, bai.
-Ze hor aurretik bazin batzokiyak eta?
-Bai, bai, bai, bai. Batzokiya 'ta bazin bai.
-Non zin batzokiya 'ta?
-Batzokiya zean zen bat. Geo Frente de Juventudeseko beak hartu zuten batzokiya. Zein da hoi ba? Len san dut!
-Romeronia 'ro?
-Romeronin teatruk eta itten zittuzten. Batzokiko zeak, nazionalistak, teatruk eta han itten zittuzten bai. Eta geo batzokiya zean zakaten, Zirkulua, geo Zirkulo.
Jarri ziyoten izena beak, "Circulo Carlista". Zuk bakizu nun zen hoi? Bar Maite?
-Bai. Tarti hortan, ez? Kutxa 'ta Faustinana tarti hortan zen?
-Bai, Faustinatik Kutxara zen tarte bat.
'Ta hor zon zea, itxe ttiki bat 'ta hor zen zea batzokiko. 'Ta geo "Frente Juventudes" jarri zuten hor. Ez geo, azken azkeneko gu zea giñan ez dait "Nación Católica" zen 'o zerbaitte holako.
Izen batekin sartu giñan gu hor. Gu hor sartzen giñen, gu ya berandu e! Biño aurretikan Zirkulua eon zen. Zirkulo Karlixta 'ta. Zeaku hortan beintzat, Romeroneku hortan beintzat hoik izaten zin.
'Ta geo Pikabenia, Pikabenian ematen zuten dotriña gaztiai. Geo Pikabenian 'e, palaziyun. Zuk izautu zu Pikabeneko palaziyua 'ta?
-Palaziyua ez. Frontoiya gotzen naz ni.
-Ba! Nik baittut erretratu hoik denak. Goiyan ttut eta, bestela!
-Eun batin ate berko ttuzu.
-Bai, ateko 'izut. 'Ta hara beintzat joten zin, dotriña matea joten zin hara Pikabenea.
'Ta geo han gerra dembuan han 'e zeak eon zin tropak eon zin han 'e. Zertikan Pikabea beak 'e alde in ber izandu zun hemendikan. 'Ta geo harrek 'e, jakiña momentu hartan numbaitte ez zun izango 'ta!
Bankuk jabetu zin 'ta saldu zak hoi! Mendizabalek eta Urangak biyek eosi zuten, doscientas cincuenta mil pesetas. Finka guziya! Palaziyo 'ta horko terreno guziya 'ta horko baso guziyak eta horko dena! Bai
-Joe, erra negoziyua!
-Biño ordun 'e leno san duguna, asko izango zen!
-Bai, ordun bai!
-Ordun asko izango zen!