Aita, kartzelan

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:30:18 - 0:34:10 (3' 52'')
Laburpena Gerran aita atxilotu zuten. Iruñeko San Cristobal espetxean hiru urte egin zituen. Aurretik Frantziako gerratik ihes egina zen eta ez zeukan paperik. Hori zela eta, desterratu egin zuten. Frantziara joan zen. Ordurako, Munduko Bigarren Gerra hasia zen eta kartzelan egin zituen beste hiru urte. Zigorra bete ondoren, bere egoera legeztatzea lortu zuen eta Oiartzunera itzuli zen, familiarengana.

Transkribapena

-Aitta itxian lanin ai zela eaman zuten. Osake itxia 'ta barbeiya toki berin genun. 'Ta igande goiz bat 'ta aitta han lanin, bakarrikan ordun. Jakiña ni oandikan ttikiya nitzan 'ta. Lanin han bakarrik eta.
Jende pilla batekin. 'Ta etorri 'ta joteko! 'Ta beak hartu 'ta eaman zun be bata zuiyakin 'ta be trasteguziyakin. 'Ta guk genun itxeko leiyotikan, alondiga zen kartzela, frentez frente genun.
'Ta ama sukaldin lanin. 'Ta aitta eamana. 'Ta jendia han zai:"Kauen diez! Ez duk agei 'ta ez duk agei 'ta ez duk agei 'ta. Andriai san berko ziu zerbaitte 'ta". Hala 'ta.
San yote: "Aizu hola 'ta hola eaman dute 'ta ez da agei 'ta". Gue ama apuratua 'ta jakiña holaxe eamana. Geo gue amak sukaldetik beitu du zeara, alondigako leiyoa. Frentez frente. 'Ta gue aitta han leiyun 'ta kaso in alkarrei.
-Ai ama.
-Bai, 'ta geo beintzat be akusaziyua zen zea letzen zula periodikua, hartzen zula periodiko ez dait zer "El pueblo vasco 'ro". Huaxe zen be motibo guziya.
'Ta geo gue aitta zen orduan zeatik etorriya, Frantzitikan, gerrai ihesi torriya honea. 'Ta indokumentatua zen, indokumentatua zen. 'Ta hemendikan etorri 'ta hemendikan Lesaka, geo Pamplona zijuzten, Lesaka oiñez.
'Ta Lesakatik ez dakit nola 'ta bueno! Kalbaiyo gaitzak ikusiya! 'Ta geo behintzat Pamplonan hiru urte in 'ta han 'e, han 'e gorriyak beti beldurrak. Bazterretikan hartu 'ta "Fulano benga!" 'ta "Fulano benga!".
-San Kristobalen?
-San Kristobalen. 'Ta jakiña zeak afusilatzea jendia atetzen zutela. 'Ta be izena aitzeko beldurrakin. 'Ta han hiru urte in 'ta biali zuten honea berriz 'ta.
Desterratua. Itxian, hemen hillabete pasa 'ta. 'Ta hemen iya beak ze in ber zun, noa jun ber zun gerra zon ba, Gerra Europea hasiya zean, alemanak zozten Frantziyan. 'Ta joteko Portugalea, harek hura ez zela Portugalea jongo.
Pos bueno, pos itteko nahi duna 'ta hara jon zen. 'Ta hara jon 'ta indokumentau. 'Ta kartzela. Han beste hiru urte.
-Gerra, gerran zola jun zen hara e?
-Bai. Bai, klaro bea hangua zen 'ta ez zekiyen ya frantzesa 're, ya dena aztua. Han berriz 'e ikasi zun biño. 'Ta han beste hiru urte in zittun 'ta han ongi saten zun beak e. Bai, kartzelan barrenin biño lanin 'ta.
Lasai. Hemen bezelako kezkik gabe, han lasai.
-Han kartzelan ze sartuko zuten alemanak?
-Ez, frantzesak. Bai, haik, gue aitta entregatuko zen ez dakit numbaitte hango ayuntamienton batin 'o 'ta.
Indokumentatua 'ta. Hango polizia, Frantziko polizia izango zen ordun 'ta kartzela, hor gerratikan aldein zulako. 'Ta kumplittu zunin, ordun legalizatu zen 'ta gui 're ordun legalizatu ziun denai.
-Ordun torri in zen?
-Torri in zen.
-Ordun Lazkaotik hartu zizuten.
-'Ta ordun berriz 'e hemendik biali nahi ziyoten. Berriz 'e intentatu zuten.
Nik ez dakit ze puñetero herriyan. Bai, gutxi gorabera gue aittak bazekin bai nondik zeiltzan tiruk biño. Ezin zen hitzik in ordun bakizu. Beak zea zen hemen, ze sango zaittut, ETAko bat balitz bezela gaur.
'Ta ixil-xilik eon ber 'ta. Geo bintzat gue aittak ya legalizatu zen 'ta konsuladoa jon zen. Berriz 'e espulsatu nahi ziyotela hemendikan, ze karta torri ziyon 'ta ordun hartu zun parte zeak, konsuladuk.
'Ta ordun konsuladuk jarri zittun ber zin lekuan. 'Ta ordun ya kalmatu zin denak. Bai, orduntxe bai 'ta geoztikan.