Lana eta dirua: aldaketak

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-078
Pasartea 0:48:45 - 0:50:50 (2' 05'')
Laburpena Gauzak asko aldatu direla diote biek. Gregorik dio emakumearentzat orain gogorragoa dela, kanpoan eta etxean egin behar dutelako lan. Baina senarrek laguntzen dietelako poza hartzen du. Lehen ez zen fabriketan-eta lan aukera handia izaten. Orduan, baserrian izaten zen nahiko lana. Larrazabalen saldu zen lehendabiziko behiarekin 1000 pezeta jaso zuten (6 bat euro). Orduan asko iruditzen zitzaien.

Transkribapena

- Bizitza gorra zen garaiy haitan, e! Oaiñ 'e lanea fan bihar dunantzako 'ta gorra da, emakumiantzako sobretodo, itxian in bihar 'ta lanea fan bihar. Oain, san zaun, oaingo gizonak laundu itten 'yotela emakumiaiy. Nik askotan hor kusten dut, 'ta arropa zabaltzen gizonak
eta nola aitzen dian 'ta me a hacen ilusión. Andriak faten zaizkiyoe lane 'ta ilusiyua itten naute neiy, e! Bai 'ta laundu biharra dakate!
- Karo!
- Klaro!
- Biyek kartze baute dirua...
- Bai, bai, biyak lanea 'ta biyak etxeko zea.
- Ordun uan bezelako zeak 'e, fabrikik eta (...) gue gazte demboan ez zin izaten hombeste. Bat 'o beste baldin bazin! Oso gutxi. Ordun jenealin baserriyan 'ta hola jendia.
- Bai ba.
- Uan bezela lanin 'ta hola ez.
- Ez ba.
- Lanik ez garaiy haitan.
- Biño baserriyan diroik ez zen ingo!
- Hoi ba.
- Baserriyan jateko aiña.
- Jateko aiña bai.
- Hoixe. 'Ta aziendan zea...
- Jateko aiña.
- Ni akortzen naz behiya lendabiziko Larrazaalen saldu zena milla peztan! Jesus! Milla pezta, hoi dirua! Jesus! Milla pezta? Han zeaiy, Albixturreneko Jaxinton 'ta atta hoiy ez zenun zuk izautuko, ez. Inazio. (...)
- Ez, honek ez!
- Horrei zen 'ta milla pezta! Jo, hoi da hoi dirua! Hoi da hoi dirua! Mila pezta, sei zak oain zea!
- Karo, oain milla peztakin...
- 'Ta biño, milla pezta hura ya noiz arte... Handik jan biharko zuten, handik.
- Oain hontza txokolate (...) 'ta fuera!
- E?
- Hontza txokolate (...) oain 'ta kitto!