Neskame

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:51:03 - 0:53:04 (2' 01'')
Laburpena Gregori baserrian aritzen zen eta gero neskame joan zen, baina aita gaixorik jarri zenean, Gregori etxera itzuli zen. Ezkondu arte.

Transkribapena

-'Ta zu zer za, ez za kampun 'ta lana iña?
-E?
-Kampun 'ta ez za lana iña?
-Gu baserriyan, 'ta geo fan nitzan neskame ni.
'Ta neskame fan nitzan 'ta geo ahizpa zarra 're bai. Ez baitzen han 'e bakizu, kampoa fan ber izaten zen iraziko bazen. Anaiyak eta denak kampun lan in biar izan zuten. Haimbesteko familiya 'ta geo berak hasi zian bezela, pues kampun.
Lana iñez haik hasi zian. 'Ta geo gu giñan betzi seme-alaba, aita 'ta ama, betzi, hamaika eta osaba 'ta izeba genittunak, hamairu. 'Ta nere aita aitzen zen baserriz fuera hargintzan.
Hola paretak eta itten, paretak eta itten. Hargintza, horrek erdaraz ez dakit nola dun. 'Ta zea hortan aitzen zen. 'Ta geo klaro, gu, alaba zarra fan zen. Ahizpa zarrena jarri zen, zea serbitzen.
Eta ni 're fan nitzan. Biño atta ziatika harrapatu. 'Ta klaro, zarranak gehiyo irazten zun, nik biño asko askotaze. Nik ba al dakizu zembat irazten nun?
Hiru duro hilleko! Hiru duro!
Hamabost pezta. Biño ahizpak irazten zun betzi, betzi ... Bai, ahizpak betzi, hamabi iual ahizpak. Kozinan eoten zen famili haundi batekin.
-Non?
-Donostiyan, kalle Fuenterrabian. Beti gouan dakat. Izeba Elin 'ta itxi hartan. 'Ta geo jakiña harrek irazi itten zun gehiyo 'ta ni itxea. Nahi 'ta nahiyez torri in biar ba 'ta. Torri nitzan. Eta akabo!
Geo handikan baserriyan beti 'ta geo ezkondu nitzan 'ta yasta.