Gerran hilak

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:28:30 - 0:30:10 (1' 40'')
Laburpena Iragorriko kanposantuko fusilamenduak entzuten zituzten Altzatxikitik. Garañoko gizona gerran hil zenean, Joxek igo zuen Altzatxikira gutuna abisuarekin, baina bera gaztea zen eta ez zen konturatu orduan.

Transkribapena

- Pues bi jorraatan 'ta, ahal zen bezela. 'Ta geo jorraa haundiya karri, kamiyoz kamiyo itten zuten 'ta honea karri, biño kamiyuan, ordia, behiyak gehiyo nekatzen zin.
- Karo.
- Behiyak askoz 'e gehiyo nekatzen zin.
- Gaiña ez zen oain bezelako kamiyua izango, ez?
- Bai, kamiyua berdintso.
Akaso batxe batzuk gehiyo 'ta zea, biño galipota zen garaiy hoitan, bai. Zertik hoi, gerra... Gerra (...) 'ro zea zon... Ni akortzen naz. Ni Altzitxikin muti kozkorra hemen gerra hasi zunin tiroka 'ta hasi zinin bata bestiaiy, ni Altztxikin neon ordun, e!
- A bai, e?
- Bai. Ni tirun hasten zinin, kamposantu zokua saten 'yote horrei!
- Bai, bai.
- Ni ordun Altztxikin neon, e! Muti kozkorra sukaldeko leiyotikan gu handikan nola hango neskak eta denak beira nola eoten giñen 'ta pa 'ta pa 'ta pi, pa! Tiroka 'ta ni ordun Altztxikin nitzan, e! Hemen tiroka aittu zinin.
- Gabin aiko zin!
- Gabin.
- Erki sumatzen zuek!
- Bua, garbi garbi! Bai, ni muti kozkorra (...) ni garaiy hoitan beti Altztxikin nitzan.
- Beldurtuko ziñan erki.
- E? Ni batez ordun!
Gaztia nitzan 'ta ni tirua 're ba, bestia bai, Garaiñeko Xoterai gizona hil ziyonian, han gerran hil ziyon 'ta ni enkarguta, leno san 'izutena juten nitzan Garaiñoa, 'ta karta... Karta haundi bat buelta guziyan zea, arua beltzakin.
'Ta zea hua hil zela 'ta Altztxikira hua karri 'ta nei ez zin importik, nei (...)