Bertsopaperak

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:55:47 - 0:57:50 (2' 03'')
Laburpena

Joxemarik leituta eta adituta, bietara hartzen zituen bertsoak buruz. Lehen, bertsopaperak igandero saltzen ziren. Bertso jarrien saltzailea besamotza zen. Anaiak erosten zituen eta Joxemarik gogoan hartu. 'Bertsolariya' aldizkariaz.

Transkribapena

-Zuk kompaziyo batea Lazkao Txikina 'ta hoik nola dakizu? Ze in zenittun aittu 'ta guan hartu? 'O hoik numbaitt 'e eskribittuk dozte?
-Bai. Ez, ez. Zeatua baldin bado aittuta bueno akaso
Eibarkuana hoi ya numbaitt 'e letu igual ingo nun biño ez zean 'o periodikuak ekarri dulako 'o bertso sueltuan. Biño bestiak leheno zea etortzen zien ez, igual hamabi bertsoko zeak etortzen zin paperak jenealian.
'Ta leheno san duten bi zeak motzak zittun horrek eta hoik astian asteko bertsuak hortxe Oiyartzunen estankoko zehar hortan gizon ikaragarriya zen eta brusa haundi batekin eta.
Hola bitan hola eskua sartzeko zea. 'Ta dirua atea 'ta zeatu 're bai e. Osake. Bai. Iandero, iandero, iandero izaten zen.
-Harrek ze itten zittun kantatu 'ta geo saldu?
-Bai, bai, bai.
-'Ta itxian zein zin anaiya eosten zittuna?
-Bai, gehina zeatzen zittuna anaiya zen.
-'Ta harrek karri 'ta zuk goguan hartu?
-Bai. Geo itten zittuzten hoik ekarri 'ta ra! Jarri 'ta libruan 'o zean batian sartu 'ta libro bat betia dena "Bertsolariya" izena zun zea bat.
Eta geo haitan tortzen zin asti hontan zeak Txirritak kantatutako bertsuak eta bestik ez dakit zeiñek kantatuko bertsuak eta. Jo orduan besua...
-Geo memoriya 're ona 'ta gustatu itten
-Zenbaitt, zenbait behintzat bertsua gogua zuna 'ta nik orduan uste 'ut asko zela hola tabernetan 'ta Jesus! Txirritak eta zeak 'e hemen jarritako zeak