Salataria eta fusilatua II

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-065
Pasartea 0:42:00 - 0:42:55 (0' 55'')
Laburpena Fusilamendutik ihes egin zuen batek eta baserri batera iritsi zen. Hango emakumeak salatu egin zuen. Ihes egin zuen, baina harrapatu egin zuten falangekoek eta bertan hil zuten. Salatariaren eta fusilatuaren semeak apaizak ziren, eta, elkarrekin zihoazen batean, salatariaren semeak hildakoaren semeari erakutsi zion aita hil zuten tokia.

Transkribapena

- Lau poste jarri eta gañian iatzia meta, azpiyan lehorra. Hara biali omen zun emakumi horrek, gizon hoi. 'Ta bea martxa.
'Ta nomatte gizonak ierri ziyon zerbatte. 'Ta non gora hartuko zun intzun bera hartu. Hemen Txikerditik bertan do baserriy hoi
Eta hemendik falanjia bazijuazten 'ta nomatte sango zun "Hoi da" 'ta hor baatzan bertan bi tiro eaman 'ta hor hil zuten gizon hoi.
'Ta harren semia eta andri horren semia gio apaiz in zien biyek. 'Ta gio bazkaiya nomatte zuten apaiz asko Trabalekun.
'Ta hara zijuaztela, jakiña, semiak bazakiyen non zen 'ta esan ziyon beste horri.