Nobio kontuak

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:34:00 - 0:36:30 (2' 30'')
Laburpena Bileratik berandu joaten zelako, amak afari gabe uzten zuen. Inaxiren amak ez zion uzten bikoteari bakarrik egoten. Inaxik bost edo sei mutil izan zituen Manuelen aurretik. Nei gustatzen tzeian...

Transkribapena

- 'Ta nik esaten nun: "Ai bai, gaur afaiyik gabe ohira biali nazu ama, ni near 'ta near ohira pues datorren iandin berriro ingo zattut ba aber ba ze itten diazun!" Y efectivamente. Ni datorren iandian 'e berriz beandu torri, berriz marru iñ, arropak kompondu 'ta ohira.
Biño azkenin gaixua bea errendittu zen.
- A!
- Bai. Bai.
- Karo, geo...
- Porke nik ez nun holako gauz txarrik itten, aizu!
- Karo, zu berandugo a tetzen ziñan 'ta!
- Ni beranduo atetzen nitzan. 'Ta ni gelditzen nitzan billera bukatu bitarte. 'Ta geo hau izaten nun itxea joteko, ni ez nitzan bakarrik joten. 'Ta hoi biño okerro 'zu, beitu ze beldurra zun gaiñin ne amak. Txabola bat genun itxian onduan 'ta botil saardua hartu 'ta biyen ondoa ama.
Aitze al 'zu hoi? Bai? Biyek gu hizketan eta ez zen piatzen 'ta sukaldin botil saardua karri bere basukin 'ta hau saardua eaten 'ta hiruak hizketan 'ta hura gue onduan gelditzen zen. Botil saardua eaten zen demboan, "Benga guazen Iñaxi, itxea!" Hau bere etxea 'ta ni nere etxea.
- 'Ta hoi beste ahizpaiy ez ziyon itten?
- Ez. ez.
- Hain nobiyukin ibiltzen zinin?
- Ez. Ez.
- Hairi ez.
- Ez.
- Ordun zu joteko goua ez zun eukiko harrek. Itxian euki nahiko zizun.
- Harrek nahi zuna zen, ni bestikin batin erretitzia etxea. Biño ni atetzen nitzan itxeko lanak inta 'ta nei gustatze 'itzaiyan billera bukatu arte gustatzen 'itzaiyan, yaketa beandu atetzen nitzan...
Bueno billera bukatu bitarte. Utzi nazu nei! 'Ta nombatt hoa ez zun nahi izaten amak! Bestikin batin etxea jotia nahi izaten zun. Biño ni ez, ni ez. 'Ta nei yaketa béak itten zin... Esan dut, eta ne hitza ez zala ofendittu, biño yaketa béak itten zin nei batetik arropak komponduazi,
'ta bestetik afaiyik gabe utzi. Nik saten nun: "Posible al da hau nei egiñ? Posible al da nei egiñ nik itten 'utelako ordu erdi bat gehiyo pasatu, nei gauz hau posible al da?" Pues ez. Harrek itten zin bengantza 'ta nik hurrungo iandian beste bengantza! Segi, 'ta segi 'ta segi!
- Azkenin amur man zun?
- Azkenin amur eman zun. Azkenin amur eman zun. Biño hoi denak ikusiya nago.
- Hoi da, 'ta zuek Txikierdira jongo ziñazten biyek?
- Klaro! Txikierdin! Bi pauso bire Zamoatik.
- Lenoztik izautuko ziñazten zuek? Billerara jon aurretik zuek izautuko ziñazten?
- Bai, bai, bai. Biño nik jitu 'ttut bos mutill 'o sei 'ro hola zerbatte.
- A bai, e?
- Galdetu honei.
- Bai, gaur jon launtzea 'ta geo batez. Geo beste bat jon 'ta hola.
- Bai.Ez, biño hoiy ez da hola. Nik biali itten nittulako.
- Beno bale.
- Nik biali itten nittulako.
- Bale.
- Ez, edade bat txarraua, txarraua
- Nekin hasi zen hogei urtekin.