Nor | Aduriz Lopetegi, Mañoli |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-055 |
Pasartea | 0:48:05 - 0:50:30 (2' 25'') |
Laburpena | Lehen Ugaldetxo auzoa oso polita zela dio Mañolik, baina industrialdeekin baserri asko bota zirela eta gelditzen diren etxeetatik asko hutsak daudela. Gazteak auzotik joan egin dira eta zaharrak gelditu dira auzoan. Auzotarrek ezin dute lasai elkartu, toki egokirik ez daukatelako, errepidea baitauka erdiz erdi. Abiadura gaitzean pasatzen da trafikoa, bertan jendea bizi dela konturatu gabe. |
Transkribapena
- Bai. 'Ta gaiñekun hoi. Egualdetxo, Egualdetxo hau bea ez da asko aldatu. Biñon hemen inguruko baserriyak eta asko bota zila Mamutekin eta gauzakin 'ta 'ta... Pues barriyua leno oso politta zen.
- Kambitu ingo zen, zertik hau bea baserriya, Garro baserriya zen, eta geo Paradako...
- Bai. Baiñon konturatzen hasten baldin bazea, leno zembat bizi giñan etxe batin, piso batin zembat... Gu geok zazpi senide giñan! Garron aber zembat zauden! Eta uan nik zembat...
- Bai. Baiñon konturatzen hasten baldin bazea, leno zembat bizi giñan etxe batin, piso batin zembat... Gu geok zazpi senide giñan! Garron aber zembat zauden! Eta uan nik zembat...
Horrek ematen nau pena, zartzia zer den! Garron gurasuk, hemen gurasuk, hiru piso... Eta zein bizi gean? Leno zazpi senidetikan uan goiyan bat, bihan bestia eta gu hemen bi. Hemen itxia hutxa. Matteone alkilatua... E... Bueno, jendia bizi da, biño jendia bizi da pues ez dakit,
gazte batzuk bi 'ro ez dakit ze bizi din. Hemen itxi hau hutsa dona, geo hemen aurrin 'e denak zarrak ikusten 'ttuzu, denak familiya ezkonduta alde in dinak. Katalintxon ez da iñor 'e bizi! Xeberonin 'e adiñakuk bizi dia! 'Ta horrek nei izugarrizko tristura maten!
Barriyua nola zartu zaigun eta ez dola ezer 'e iñikan! Ez dola ezer iñikan!
- Bai.
- Bai.
- Pena da barriyo bat hola utzitzia! Aurten 'e ez da festikan in fuldamentukin. 'Ta nik izugarrizko pena hartu nun hoi 're!
- Bai, bai, bai. 'Ta gaiña tokiya beak 'e ez bau launtzen...
- Bai, bai, bai. 'Ta gaiña tokiya beak 'e ez bau launtzen...
- Ez du launtzen! Jendia ez zattu etortzen!
- Karo.
- Enkambio, eukiko bazenuteke txoko bat 'o igual "ba hau ingo 'ugu 'o bazkaiy bat 'o..."
- Karo.
- Enkambio, eukiko bazenuteke txoko bat 'o igual "ba hau ingo 'ugu 'o bazkaiy bat 'o..."
- Karo! Bai.
- Zerbatte...
- Zerbatte...
- Etorri eta "bueno pues guazen Intxixu aiyeka kafe... Hartuko dugu zerbatte!" Hemen taberna bat leno bazeon, hoi 're itxiya dao. Ez da, ez baidu, ez baidu barriyo... Kamiyua baidaka erdiz erdi! 'Ta kamiyua libertade gabe bizi ber 'zuna!
- Karo.
- Eske hori da!
- Pareta bat eukitzia bezela.
- Eske hori da!
- Pareta bat eukitzia bezela.
- Pasoko bat.
- Bai.
- Kontatu gabe jendia badola.
- Bai.
- Kontatu gabe jendia badola.
- Hoi da.
- Hoi da, barriyua hau da, pasoko bide bat, kriston belozidadia damatenak kotxik, konturatu gabe jendia bizi dela!
- Hoi da, barriyua hau da, pasoko bide bat, kriston belozidadia damatenak kotxik, konturatu gabe jendia bizi dela!