Sasi-ardia: txikia baina gogorra

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:47:45 - 0:49:40 (1' 55'')
Laburpena Oiartzungo ardia sasi-ardia da. Aralarko ardia hemen hil egingo litzatekeela dio, bazka fina behar dutelako haiek. Hemengo belarra ahulagoa izaki, bertako ardia eta behorra horregatik dira txikiagoak, baina baita gogorragoak ere. Hemen dugun ardia bertakoa da, joan deneko 80 urtean bai, behintzat. Hika gipuzkera.

Transkribapena

-'Ta hemen, hemengo zea ardiya beti raza bera izandu al da 'o? Zuk bai al dakizu hemengo raza den 'o nombaitik karriya den 'o?
-Ez. Hemengua sasi-ardiya hemengua.
Beste Aralarko 'ta haundiy hoik bezelakua ez.
-'Ta sasi-ardiya?
-Sasi ardiya, haik hemen hill ingo like. Aralarko ardi haundy hoik.
Hoik mazka fiña ber dute. 'Ta hemen berriz, "Hango belar luze harrek indar gutxi dik, makala dek hua, makala!" saten du hango artzai, Martxel 'o deitzen yoten artzai batek.
Han berriz, deus 'ez, mazka ttiki-ttiki-ttikiya. 'Ta han ardiyak ongi. Biño, ardiyak hok ongi maten 'men dute hemenguk han.
-Ordun hemenguk dia gorragoa jarriyak
-Gorrago, gorrago. Askoz 'e gorragua hemengua.
Ttikiyagua 'ta gorragua. Bihorra 're bai. Bihorra 're hemengua gorragua. Ttikiyuo biño.
-Gorragua.
-Bai.
-'Ta hoi zertikan 'te da? Hemen larre gehiyo dilako 'o? Mendi gehiyo'o?
-Mendiyan belarra ahulagua delako, azienda ttikiyagua ber hemen.
Indarrik ez izaki mazkak hemenguk bezela. 'Ta deus ez da izaten e! Mazka txar hua. Pintxuk bezela 'men du indarra harrek. Hala saten dute bai.
-'Ta animaliya nola jar, zea itten den e! Horregatik hemen ttikiyuo karo, gutxiyo ber harta.
-Gutxiyo ber hemenguk.
-'Ta gaiñekun zuk zer, beti ze ikasi zu, ze jakin zu, hemengo ardiya dela, ez dela iñondikan karriya.
-Ez, ez. Ez.
-Hemengua.
-Guk bintzat, sekulan ez dugu kambitu larogei urti hotan. Oaiñ 'e izango dia ardi 'atzuk, askoik ez oaiñ.
-'Ta hanako latxa...