Gerrara behartuak

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:22:30 - 0:26:10 (3' 40'')
Laburpena Txarondon inor ez zen joan gerrara. Senideak gazteegiak ziren eta aita zaharra zelako libratu zen. Gainontzean, Tornolan, etxe bakoitzetik bat eraman zuten.

Transkribapena

-Gu gauz batetik salbatu giñan balan azpira ez giñala jon. Umik giñan 'ta. Atta berriz pasia, eraritan pixka 't pasia aurrea, berroei urte. Txoiyak ez zittun izango biño, aldian.
-Haik ez zittuzten eamaten? Erari...
-Ez. Guria zen diezinuebekua. Kuarenta i unoiño 'ro eamaten zuten. Kuarenta i unotik beittikuk, zaharraguk zinak ez zittuten eaman.
-Ez zittuzten eaman.
-Irripako Bittoino 'ta hoik zin kuarenta i unokuk.
-A...
-Bordaberriko Patxiku 're bai.
Patxiku hilla da oan, Errentiyan bizitzen zen. Andria naparra zun Telleikua.
-Bordaberrikua?
-Bordaberriko Patxiku.
-'Ta haik eaman zittuzten? 'O haik libratu in zin?
-Ez, ez. Kuarentaiunokuk eaman zuten.
-Haik eaman ya 'ta handik beheraku, eta handik ...
-Handik zaharraguk zinak utzi zittuzten.
-Utzi zittuzten. Han Tornolatikan zein eaman zittuzten?
-Jesus Maria! Itxero, Bazterkaltekua[10268] Paxkual.
Sailpurukua Gregorio, Bordaberrikua Erramun, Emitakua Joxe, Epelekua Inaxio. Hoik egiyak saten ai naz e!
Han geldittuk hoik. Sailpuruko Gregorio. Portuberriko Xauxtimo. Itxero, kasik itxero! Intzentsokuk bi anaiak torri zin biziik. Biyek eamanta! 'Ta ez naz denak batin akortuko 're biño...
-Bai. Ez, ez, biño bintzat ...
-Holaxe! Itxero Tornolatik! Tornolatik harrapatu zuten.
-Gazte pilla!
-Gazte pilla gaitza! Harrapatu zuten bai. Hola!
-'Ta hoi da, zuenetik, zuek gaztegiyak 'ta atta ya ze iña.
-Gu gaztegiyak 'ta atta pasia. Gu libre. Hemen 'e bai Larrekua 're Xeundo hilla. 'Ta, buf! Auskalo zembat! Auskalo zembat!
-Bai 'ta hoik, hoik Ergoinen 'ta bakarrik! Oiyartzun guziyan... Pilla erra izango zen!
-Bai! Pilla erra bai! Geo beste batzuk nazionalixtan aillekakuk zila 'ro demonio eaman 'ta bueltik ez! Afusilatuk.
'Ta holakua 're asko 'ta. Tristia.
-Bai.
-Gerra gaixtua.
-Beldurra 'ta ...
-Bengantza bat bestiai 'ta.
-Beldurra 're erra pasako zenuten?
-Portuburukua 're Anjel, hua 're biziik torri zen itxea biño erittuta. 'Ta hartatik hil zen.
Bestia Larrekua Juan Joxe 're bai. Urte askon burura biño hua 're eskumuturrin bazun behiñ 'e sendatzen ez ziyon zea bat 'ta. Gaur sendatuko zuten berbada hura.
-Bai, ingo zuten biño...
-Biño hua 're harrek galdu 'men zun. Burura jo ziyola 'ro. Zerbaitt 'e pozoiya, zea benenua. Pozoiya euskaaz da?
-Bai.
-'Ta muniziyun zean bat.
-Bai, auskalo.
-Bai 'men zutela ordun. Menentua (?) uzten zuna herritu harrei.
-'Ta geo dembutan ...
-Hua 're hil zen bintzat 'ta!