Arrastorik gabeko sorginak

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-042
Pasartea 0:07:55 - 0:08:30 (0' 35'')
Laburpena Rufinori berari ez zaio sorginik agertu, baina bere aitari bai. Behor saila ikusi eta hurrengo egunean arrastorik ez. Txerri ama umeekin ikusi, kolpea tira eta harrapatu ez.

Transkribapena

- Biño, sorgiñan hoi... Nik atta difunturi hoi aittu izandu niyola. Hoi kontua nik ez dakitela, hoa Olalden amakin ibiltzen zen demboan atta, eta Kamiyoku hortan arto tartin kriston bihor sailla 'ta ze kriston soiñuk eta, 'ta geo zeatu 'ta deus ez.
Geo deus ez. 'Ta birea zerriama, ume pillakin atea! 'Ta golpia tira 'ta deus harrapatzen ez. Golpetikan harrapatzen ez. Hoik 'e izango zin ba zerbatte! Gaiñekun hoi beai pasiya saten zula guriak, e!