Lantegiko razionamendua

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-039
Pasartea 0:26:40 - 0:28:30 (1' 50'')
Laburpena Errenteriako Esmalterian lanean ari zela, langileei razionamendua ematen zieten. Aza eta moniatoaz gogoratzen da Rufino. Lantegian, gordean, patata errea jaten zutela ere gogoan du.

Transkribapena

- Biño, txandaka aitzen giñan, e! Batzuk ale batzuk 'ta bestik bestia.
- Gu, zea... nakila nik, zembat, zer zen... Pentsa 'zu ze kartzen zun goseti hartan. Azak, zea, jendiri mateko. Razionamendua karri 'ta razionatua azak berde berdik.
Mekauenlaletxe! 'Ta listiña kajetan jartzen aitzen giñan 'ta zembat zen. Emakumik gehiyo zin gizasemia biño. Aza berdik! Joe! Errenteitik ate 'ta itxea ordun kartzen nittun bizikletan, bizikle... Kartzen nittun. Geo moniato 're bai. Joe, bestia! Moniato!
- Hoi ez nittun nik izautu han. Moniato 'ta Aza (...)
- Ez al zenun izautu moniato? Joe! Nik zue lengusua, Lutxi, zen guekin aitzen zena eta (...) Etxeberrikua. 'Ta harren partik eta hain itxea jun 'ta hain moniatuk eta denak karri 'ta. Gosia! Mekauenlaletxe! Ordun pasa genittun guk errak!
- (...)
- Moniato hoi patata bezela erre 'ta...
- Gozuagua, ezta?
- Gozua. Pata erria jan ez dun jendia 're. Labian jarri taka 'ta labiak kriston berua iukitzen zuten 'ta guk burniyan gaiñin jarri 'ta istanteko erria patata! Patata erria jan.
- Ogiya falta.
- Bai. Biño patata erria jateko 're zokoa jon 'ta jan ber zen, ikusten bazizuten!
- Biño oaingo jana biño garbiyo!
- Hoixe!
- Patata erria 'ta oain jaten duguna ez dakigu!
- Hoi bai. Gehiyo bai, biño...
- Haik naturalo dia, zin!
- (...)
- Gaiña askotan izango zuten harra barruan, ezta?
- Rellenuk.
- Betiak, patata betiak!
- Patata betia!
- Bai, ordun harrak eta ez zin beituko, dena barrena! Haik 'e goxuak!