Gobada

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:35:05 - 0:39:00 (3' 55'')
Laburpena "Guara" (gobada): astean behin garbitzen zen arropa eta oso zikina egoten zen; asko marruskatu behar zen. Lehendabizi, egurrezko mahai batean, eta, gero, errekan. Arropa txuria 'gau serenoan' jartzen zuten -oskarbian-. Familia handiak zirenez, zintzilik jartzean, ikusgarria gelditzen zen.

Transkribapena

- Guara ni akortzen nazelikan ez da zea, san nahi nuke, nahiko normala itten genun. Surtako hautsakin aittua, biño oso gutxi. Eta ya ni akortzen nazelikan jaboiya itten zela akortzen naz, nik... Ne itxian, bueno ni bizittu nitzan itxian enaz akortzen itten zutela, biño bestetan itten
zutela bai. Jaboiya 'ta lejiakin itten genun guk ya. Eta arropa kolozkua barriño haundi batin jartzen genun... Jakiña, arropa ez zen oan bezela eunero garbitzen, astian behiñ. Eta izaten zen oso zikiña, jakiña. Eta kolozkua jartzen genun barriño haundi batin eta beste barriño
haundi batin zuriya. Eta ordun e... Itxian onduan zen maiya, egurrezko mai bat, atzetik altuo, aurretik bajuxio, marruskatzen genunin ura betti joteko, eta han dena marruskatzen genun. Jaboitan jarri, beratzen utzi ordo batzutan eta eskuz dena aklaratutzeko prozesu hoi dena
han itten genun, itxian onduan. 'Ta zuiyai, berriz, itten geniyon urik ez genun izaten askotan itxian onduan, itxian ez zen, itxian onduan zen aska, biñon eskas nola izaten genun ura itten geniyon zuriyari lembiziko zea hora... Lembizi jartzen geniyon jaboiy ur hura kendu ahal genun
guziya eta geo berriz jaboiya 'ta lejetan jarri. Eta geo ya hoa 're dena eskuan marruskatu, askotan bihatz kaskuk larrutuk eukitzen genittun haik marruskatzen, eta geo joten giñan ya errekara. Han errekan sartu, han errekan zurrumbillo koxkor bat itten zun...
Han erdiyan harriya baita 're... Harri xabal haundi bat eoten zen, hua 're gue aiyekatikan altuo 'ta aurretik bajoxio. Eta zea... Itten genun aklaratua eta arropa txuriya pasatzen genun anilletan. Anilla hautsa izaten zen urdiña 'ta harrek itten ziyon koloria bixittu.
Eta baita 're askotan itten genun arropa txuriya gau serenutan jarri, belarretan, belar berdin gaiñin. Eta baita 're koloria txuritzen ziyon 'ta usaiya. Oan deseorante zeakin aitzen ga, suabizantikin 'ta, biñon harrek maten ziyon usai berexi bat, bai. Eta geo pues zintzilik.
'Ta zen ikusgarriya, famili haundiyak nola izaten zin, ba imaginatu zattia itxe bakotxin ikusko zenittula hamabi 'o hamalau maindire. Ben almuadakin, barrengo arropa zuriya ibiltzen zen ya sateko erabat, beste halako pilla bat eta arropa kolozkua dena eun batin.
Eta jenealin izaten zen baratzeko muntun, eztakak eta alambrik sartuak. 'Ta metruk eta nik goaran izena akortzen naz pues hori, saten genula: "Ui, holako baserritan ikusi al 'zu ze goara don?" Klaro, gehiyenetan eoten zen.
Egunero garbittu ezkio kantidade ttikiyuok eongo zin, biñon nola astian egun bat izaten zen hartako, metroka arropak sekatzen.