Nor | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-038 |
Pasartea | 0:29:00 - 0:31:40 (2' 40'') |
Laburpena | Etxean norbait hiltzen zenean, lagunen eta auzotarren babesa egoten zen. Pena konpartituagoa izaten zen, eta horrek asko laguntzen zuen mina gainditzen. Haurrek jaiotza eta heriotza, dena ikusten zuten etxean, eta horrek bizimodurako asko laguntzen zien. |
Transkribapena
- Arrosiyua errezatzen zen, errezuk itten zin eta len san dutena, beti kampokun ze hura, babes hora han izaten zen. Jende mordoxka beti hantxe izaten zunun. Eta jakiña, itxekuk near itten bazuten, kampokuk 'e bai. Zea hori, e... Kompartittua, miñ hura kompartittua eoten zen.
Babes hora. Bestik zuékin dozten ze hori. Eta nik askotan pentsatzen eoten naz oan 'ta ordun egun batzuk oso txarrak pasatzen genittun, gaizki zon hura hiltzeko eun haik eta momentu hoik eta hiltaku haik eta... Ordun gaizki pasatzen genun, biñon nik uste dut egun haikin,
egun haik hain txarrak pasatzen genittun, biñon geoko hobekiyo gelditzen giñala. Nik uste dut horrek laundu itten zigula. Oan askotan, 'o gehiyenetan persona miñez donin kampoa eamaten da eta han hiltzen da 'ta zu zerbattegatikan urruti xamar baldin bazaude itxetikan
'o igual person hura zuk ikusi gabe enterratuko da. Eta nik uste dut zuri hura barrenin gelditzen zattu eta geo barrendika hori atetzeko o'o normbatten launtza ber 'zu, 'o gaizkiyo pasako 'zu.
Dembo gehiyo berko 'zu hoi atetzeko. 'Ta ordun, berriz, batetikan eun hoitan ustutzen giñan... Klaro, aztu ez zattu ingo, biñon barrengo tristura hoi ateta gelditzen ziñan eta beste konformidade batekin.